Cuerdaren garaitik Gasteizentzat izan den iraultza sozial handiena aurkeztu du EQUO Berdeak alderdiak

  • Alderdi berdearen arlo nagusietako bat xehatu dute Oscar Fernandezek eta Txema Ruiz de Apodacak Eraztun Sozialaren proposamenaren barruan.
  • “Bizitza duin baterako eskubidea dugu Gasteizen bizi garen pertsona guztiok. Udalak herritar guztiei bermatu behar die nahitaez eskubide hori”, adierazi du Fernandezek.

IRABAZI-GANAR (IU/EQUO) koalizioko zinegotzi eta EQUO Berdeak alderdiko hautagai Oscar Fernandezek gaur aurkeztu du alderdi berdeak 2019ko udal-hauteskundeetarako bere programan barne hartu duen Eraztun Sozialaren proposamenean bildutako arlo nagusietako bat, Vitoria-Gasteiz #Berdeago.

“EQUO Berdeak alderdian pertsonei begira dagoen sistema integral bat defendatzen dugu, pertsonen egoerara egokitu eta pertsonen premiei erantzuten diena. Sustapen soziala izan behar dute azken helburutzat arretak eta akonpainamenduak, asistentzialismo soila gaindituta. Gure hiria ez da jada erreferentzia bat politika sozialetan eta hori aldatu beharra dago. Horregatik, pobreziaren eta bazterkeriaren aurkako plan bat egin nahi dugu, Cuerda alkatearen garaitik Gasteizen izan den iraultza sozial handiena”, nabarmendu du Fernandezek.

Honako jardun-ildo hauek biltzen ditu Gasteizko etxerik gabeko egoeraren aurka borrokatzeko planak:

  • Aterpe gaueko udal-zentroaren eta Etxe Irekia udal-zentroaren birgaitze integrala, bi zentro horiek biltzen dituen eraikina esku-hartze integrala eskatzen duen egoeran baitago.
  • Neguan Ostatu Emateko Baliabidea zabaltzea eguraldi txarra egokitu eta horrek kalean lo egiten duten pertsonen osasuna arriskuan jartzen duenean.
  • Etxerik gabeko pertsonen aurkako delituen protokolo bat egitea pertsona horien aurka ikusten ez den indarkeria handia dagoelako eta polizia-datuetan erregistratzen ez delako.
  • Tutoretzapeko etxebizitzen sare bat sortzea ibilbide sozialetan sartzen diren pertsonak bizi duten gizarte-bazterkeriako egoeratik irten daitezen.
  • Etxerik gabeko pertsonentzako erroldatze-mekanismoa zabaltzea gizarte-laguntzak balia ditzaten gizarteratu eta laneratzeko.
  • Parte-hartze aktiboa kultura- eta kirol-ekitaldietan hobeto gizarteratzeko.

Pobrezia energetikoko egoeran dauden familiak aholkatuko dituen gizarte-langileen talde bat kontratatzearen bidezko pobrezia energetikoaren aurka borrokatzeko plan bat. Gizarte Politiketako Sailera atxikiko dira langile horiek eta esklusiboki arituko dira argiaren ordainagiria ordaindu ezin duten familien kasuak detektatzen eta kasu horiei erantzuten, baliabiderik ez dutelako neguan berotu ezin diren eta bero kozinatu ezin duten familien kasuekin batera.

Etxebizitzak utzaraztearen aurka borrokatzeko plan bat, udalaren etxebizitzak utzaraztearen aurkako protokoloa eguneratuko duena gaur egungoa baino eraginkorragoa izan dadin, honako hauek bilduta:

  • Hasieratik egindako jarraipena kasu guztiak ezagutzeko.
  • Aholkularitza udalaren zerbitzu juridikoen aldetik.
  • Bitartekaritzako figura bat bankuekin.
  • Utzarazpenik izanez gero, udalak eskainitako bizitegi-alternatiba bat aurreikusita izatea, betiere beharrezko denborarekin etxebizitza utzarazi dieten familiek beren bizilekua zein izango den jakin dezaten.
  • Udaltzaingoak ez du utzarazpenetan esku hartuko.