Ezker Anitza, EQUO eta independienteez osaturiko koalizioak, gobernuaren azken orduko mozio batengatik ordezkatua izan zen Espainiako koroaren aurkako mozio bat aurkeztu zuen azaroaren 26ko osoko bilkuran. Gobernuaren mozioak monarkia egotearen arrazoiak argudiatzen zituen. EAJ eta alderdi sozialistarentzako, monarkiak Estatutuaren eta Konstituzioaren arteko konexio egoki bat egiten badu, bere izateko arrazoiak justifikatzen ditu.
Bestetik, eta ikusita azken aldian apustu aretoen eta ludopatia kasuen gorakada, Irabazik, gai honi ondo eltze aldera, hainbat konpromezu hartzea eskatzen zuen mozio bat aurkeztu zuen . Gobernuak mozio hau bazterrera bota zuen, eta gobernuaren argudioa udaletik jada lan asko egiten dela gai honen inguruan izan zen. Aiert Lizarralde zinegotziak argi utzi zion Gobernuari gezurretan dabilela, legealdi osoan ez bai da gai honen inguruan lanketarik egin zerbitzu sozialetako batzordean eta gainera, oposizioak ez du inolako informaziorik jaso.
Ingurumenari dagokionean, Irabazik eukaliptoaren landaketa debekatze aldera, Euskal Autonomi Erkidegorako espezie inbaditzaileen katalogo bat sortzea eta eukaliptoa katalogoan bertan sartzeko mozio bat aurkeztu zuen. Mozio hau ere gobernuarengatik baztertua izan zen. Argudiatuz, badaudela ikerketa zientifikoak eukaliptoa uste den bezain agresiboa ez dela frogatzen dutenak. Honi gehitzen badiogu urriko Osoko Bilkuran gobernuak kobre oxidoaren alde emandako botoa, garbi geratzen da, gure ingurumenak inoiz baino arerio handiagotzat jo ditzakela Bergarako EAJ eta Alderdi sozialista.