Jardunaldia: Elektrizitatearen prezioa eta kontsumitzaile kalteberen babesa

Gizarte gisa argiaren prezioaren gorakada dela-eta partekatzen dugun kezka kontuan izanda –argia lehen premiazko baliabidea baita gizartearentzat–, gertatzen ari denari buruz zalantzak argituko dizkigun hizlari talde bat bildu dugu, eta kontsumo-alternatiba erabilgarriak ere eskaini dizkigute oligopolio elektrikoaren abusu-praktiken aurka borrokatzeko. Bonu sozial elektrikoaren inguruko erreibindikazioak eta horren harira erakundeetan egiten ari diren lana ere erakutsi digute.