EQUO Berdeak alderdiak eskatzen du euskara ikasteko ordutegiak zabaltzea eta malgutzea, lana eta familia bateragarri egiteko

Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Egunaren aurrean

  • Pertsona heldu euskara ikasketak bertan behera uzten dituzte edota ezin dituzte egin ordutegi-faltagatik
  • Helduentzako doako ikaskuntza errealitate bihurtzen ez den artean, alderdi berdeak uste du Hizkuntza Eskola Ofizialetan eskaintzen diren plazak zabaltzea beharrezkoa dela

EQUO Berdeak alderdiaren ustez edozein pertsonak Euskadiko bi hizkuntza ofizialak ezagutzeko eta ikasteko aukera izatea erraztu behar da, hainbat kausa direla medio bi hizkuntza ofizialak ezagutzen ez dituzten pertsonak errespetatuz eta erakarriz. Aurreko hainbat komunikatutan, interesatuta dauden eta ikasketak ordaindu ezin dituzten herritarrei euskara ezagutzeko doako sarbidea eskatu dugunez, oraingoan ordutegietan jarri nahi dugu ñabardura.

Alderdi berdeak neurri zehatzak erreklamatzen ditu euskara ikasteko ordutegiak zabaltzeko eta malgutzeko, era horretan lana eta familia bateragarri izan daitezen erraztuz. Pertsona heldu askok hizkuntza horren ikasketak bertan behera uzten dituzte edota ezin dituzte egin euren lanekin edo familia-zaintzekin bateragarriak diren ordutegirik ez dagoelako.

Ildo horretan, Euskararen normalkuntzan aurrerapausoak ematen jarraitzeko, EQUO Berdeak alderdiak uste du Hizkuntza Eskola Ofizialetan eskaintzen diren plazak zabaltzea beharrezkoa dela, helduentzako doako ikaskuntza errealitate bihurtzen ez den artean. Eskaera hori, gaur egun Eusko Legebiltzarrean izapidetze-prozesuan dagoena, Euskadiko berdeen aldarrikapen historikoa izan da. Baina iristen den artean, hezkuntza-zentro ofizial horietan ikasketa-eskaintza zabaldu egin behar da, eskari handia baitago hain zuzen ere kalitate-prezio erlazio ona dutelako.

Alderdi berdeak, hizkuntzaren ezagutzaren eta erabileraren artean dagoen aldearen jakitun izanik, era berean eskatzen du espazio euskaltzaleak sortzea zeharkako moduan eta bereziki ezagutza eta erabilera mugatuagoak dituzten udalerriak kontuan izanik.

Ildo horretan, alderdi berdeak Euskaraldia bezalako ekimenak txalotzen ditu, herritarren hizkuntza-ohituren aldaketa sustatzen baitute eguneroko bizitzan euskararen erabilera areagotzeko.