Irabazi Legazpi parking zaharra berreskuratzearen alde dago, auzoari zerbitzua emateko Urtatzako proiektua URAren ebazpenera egokitzen den bitartean

  • Uraren Euskal Agentziak ebazpen bat eman du eta proiektua aldatzea eta, beraz, obren atzerapena dakar.
  • Koalizioak, proiektuari alegazioak aurkeztu zizkion alderdietako bat izaki, aparkamenduaren arazoari behin-behineko irtenbide bat aurkitu nahi dio.

Irabazi-Legazpik jakin duenez, Urtatza-Lau Biden parkingaren eraikuntza geroratuta geratuko da proiektua URA Uraren Euskal Agentziak emandako ebazpenera egokitu arte. Organismo horrek ibaiaren alboan obra hori egikaritzeko baimena eman behar du, eta beharrezkotzat jotzen du hainbat aldaketa egitea, adibidez urez bete daitezkeen zonak barnean hartzen dituzten hainbat plaza ezabatzea eta lurraren iragazkortasuna bermatu behar duten eta erabili behar diren materialei lotutako beste hainbat aldaketa. Zuzenketa horiek hasierako aurrekontua % 10 handitzea dakarte, eta Udala beste lizitazio bat egitera behartzen dute, horrek obraren egikaritzapenean atzerapena ekarriz.

Irabazi Legazpik, bere alegazioekin, bere babesarekin edo babesik gabe egikarituko zen proiektu bat hobetu nahi izan du, horren aurka baitzegoen hainbat arrazoirengatik. Lehenik, parkinga baratzegune batean kokatuko delako, klima-aldaketaren aurka borrokatzeko Legazpi Klima 2030 estrategian ezarritako irizpideak bete gabe, lur natural bat “artifizial bihurtuko” delako, eta horrek lur emankorra eta biodibertsitatea galtzea ekarriko duelako. Bigarren, bere kokapenarengatik, urez bete daitekeen gune batean egingo delako. “Proiektua geldiezina zen, eta beraz, gutxienez, segurtasun- eta ingurumen-berme guztiak betez egitea nahi genuen, horregatik bertaratu ginen alderdi gisa eta aurkeztu genituen alegazioak”, adierazi du Irabazi Legazpiko EQUO Berdeak taldeko zinegotzi Alberto Bezunarteak. Urtatzako aparkalekuaren eraikuntzaren atzerapenak dakarren kaltea arintzeko, Irabazik eskatzen du parking zaharra berreskuratzea, auzoari zerbitzua emateko parking berria URAren ebazpenera egokitzen den bitartean. Horretarako sinadura-bilketa bat hasi dute, bertan Gobernu Taldeari eskatuz parking zaharraren lurren jabearekin alokairu-akordio bat lor dezala. “Horrela, gune horretan jasaten ditugun eta parking berriaren obrak hasten direnean areagotu egingo diren eguneroko aparkatzeko arazoei behin-behineko irtenbide bat emango litzaieke. Uste dugu premiazkoa dela irtenbide bat bizkor lortzea, auzoan deserosotasunak eta atsekabea murrizteko, obrak hainbat hilabetez luzatuko baitira”, azpimarratu du zinegotzi berdeak.

Irabazi Ganar Legazpik hainbat alditan eskatu dio Gobernu Taldeari jatorrizko parkingaren jabearekin negoziazioei berriz ekitea, orain eraiki nahi dena baino askoz hobeto kokatuta dagoelako eta edukiera askoz handiagoa duelako. “Horrela auzoarentzat hain erabilgarria den gune hori berreskuratuko litzateke eta, gainera, bertan jadanik egindako inbertsioak aprobetxatuko lirateke. Jabeen artean alokairuen ordainketak parekatzeko apustua egiten dugu, baremo objektiboak jarriz eta konparaziozko bidegabekeriak egin gabe”, gogorarazi du Bezunarteak.