Elkarrekin Podemosek Navaleko langileen alde egin du maila instituzional guztietan

  • Elkarrekin Podemosek berriro esan du Naval bideragarria dela; gobernu zentralari eta erkidegokoari erantzukizunak eta borondate politikoa eskatu dizkie.
  •  Ezkerreko euskal koalizioak Navaleko langileen alde egin du maila instituzional guztietan, eta Bilbon izango da abenduaren 1ean, langileen eskubideak aldarrikatzeko manifestazioan.

Elkarrekin Podemosek udaletan, Eusko Legebiltzarrean, Kongresuan eta Europako Parlamentuan dituen ordezkariak elkartu egin dira Navaleko Enpresa Batzordearekin euskal ontziolaren ataka zailaz hitz egiteko eta langileei elkartasuna erakusteko.

Elkarrekin Podemosek dioenez, Sestaok du langabezia tasarik handiena Bizkaian, %20koa, eta Naval ixten bada, ondorio larriak izango dira Ezkerraldean; izan ere, bi mila lagun geldituko lirateke lanik gabe, eta herriko merkataritza eta zerbitzu sektorean eragin ezkorra izango luke.

Ezkerreko euskal koalizioarentzat, industriaren sektorea giltzarrizkoa da edozein ekonomiatan, eta kezkaturik dago euskal industria, kalitatezko enplegu egonkorra eta osatua sorrarazten duena, biluzik gelditzen ari baita.

Hori dela eta, Elkarrekin Podemosek azpimarratu du Gobernu zentralak eta erkidegokoak erantzukizuna dutela Navalen pribatizazioan eta kudeaketa txarrean, eta eskatu du inplika daitezela eta egin dezatela bideragarritasun plan bat inbertsiogileak erakartzeko, Arantxa Tapia historiara pasatu baino lehen Naval erortzen utzi zuen sailburu gisa.

Gainera, talde politikoak gezurtatu du Bruselak esan duenik ezin dela inbertsiorik egin erakunde publikoen bidez gehiengoak baliatuta; izan ere, Europan adibide ugari daude erakusten dutenak Navalen inbertsio publikoa egitea guztiz bideragarria dela; nahiz eta, horretarako, borondate politikoa falta den.

Azkenik, Elkarrekin Podemosek babesa erakutsi dio erakunde guztietan datorren larunbatean abenduak 1 Navaleko langileen alde Bilbon izango den manifestazioari.

Bileran hor izan dira Sestaoko Bai Ahal Da-ko zinegotziak, Soraya Pereira eta Inmaculada Arias; Barakaldoko Irabaziko zinegotzia, Eder Alvarez; Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkidea, Joserra Becerra; Unidos Podemoseko diputatuak, Isabel Salud eta Rosa Martínez; eta Podemoseko europarlamentaria, Xabier Benito.