Airearen Kalitate Sarea hobetzeko aurrekontuetan zehaztutako 3 milioi euroko proposamenari buruzko argibideak eskatzen ditugu

-Elkarrekin Podemos Koalizioa pozik agertu da eremu horretan ahaleginak eta baliabideak areagotzeko 2019ko aurrekontuetan Jaurlaritzak hartu duen erabakiarekin

-“Gobernuaren Sarea berritzeko erabakiak nabarmentzen du, Elkarrekin Podemosek behin eta berriz esan duen moduan, sarearen funtzionamendua ez dela hain ona edo egokia izaten ari” azpimarratu du Elkarrekin Podemosen legebiltzarkideak, Joserra Becerrak.

Elkarrekin Podemosek legegintzaldi honetan hainbat galdera eta ekimen aurkeztu ditu kontrolmekanismoak eta kutsadura atmosferikotik eratorritako gertakarien aurreko jardunprotokoloak hobetzeko asmoz – Eusko Legebiltzarrean eta hainbat Udaletan ere bai–, eta Jaurlaritzak eremu horretan ahaleginak eta baliabideak areagotzeko hartu duen erabakiarekin pozik agertu da.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak, Iñaki Arriola sailburuak sailaren aurrekontuen xehakapena egiterakoan adierazi zuen bezala, 2019an 1,2 milioi euroko partida edukiko du airearen kalitatea kontrolatzeko sarea hobetzeko, eta kopuru horri beste 1,8 milioiko ezohiko inbertsioa gaineratzen zaio sarea modernizatzeko, unitate mugikor berriak eskuratzeko eta azterlanak egiteko.

Izan ere, euskal ezkerreko koalizioaren ustez erakundeetan eta kaleetan egin den presio koordinatua izan da Ingurumen Sailaren aldaketa ekarri duena, sailaren arduradun nagusiak, Arriola sailburuak, legebiltzarreko hainbat agerralditan sareak gaizki funtzionatzen zuenik behin eta berriz ukatu duen arren.

Orain, azkenik, sailburuak adierazi du neurgailuen sisteman aldaketak egingo direla eta zabaldu egingo dela. “Partida handitzeko hartutako erabakiarekin argi geratzen da airearen kalitatearen neurketak ez direla esaten zena bezain zorrotzak izan”, esan du Becerrak.

Honengatik guztiagatik, gaur, ezohiko 3 milioi euroko inbertsio horren erabilerari buruzko informazio gehiago edukitzeko xedez, Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkideak, José Ramón Becerrak, sailburuordearen agerraldi-eskaera bat erregistratu du