Kontsumobidek gizarte-bonoa berritzeko betebeharraren berri eman beharko lieke euskal jasotzaileei

Argiak, premia biziko ondasuna den heinean, gizarte osoarentzat eskuragarri egon behar du. Baina, oraingoz behintzat, KWh-aren amaierako prezioak elektrizitatea askorentzat erdi-luxuzko zerbitzu bihurtu duenez gero (egoera hori aldatzeko dihardugu lanean), kontsumitzaile kalteberek gizarte-bono elektrikoa eskura dezakete (era berean, hori aldatzeko dihardugu lanean).

Prestazio horren jasotzaileek eskaera berritu behar dute abenduaren 31 baino lehen, edo bestela galdu egingo dute. Kontsumobideri inplikazio handiagoa eskatu diogu, bide eraginkorren bitartez onuradunei jakinarazteko izapide hori bete behar dutela, eta horrela ez dituztela galduko euren eskubideak.

Horixe erreklamatu du José Ramón Becerrak Eusko Legebiltzarrean, Jaurlaritzaren Kontroleko azken Osoko Bilkuran.