- Elkarrekin Podemosek salatzen duenez, Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburuak asteartean aurkeztu duen txostenean ez dirudi Eusko Jaurlaritza Navalen sartzearen alde dagoenik eta horrek irtenbiderik gabe uzten du ontziola.
- “Txosten hau berandu dator eta txarra da. Orain urtebete baino gehiago egina behar zuen, Europako Batzordea Eusko Jaurlaritzaren jardunarekin interesatu zenean”, esan du Joserra Becerra Elkarrekin Podemoseko parlamentariak
Elkarrekin Podemosek gaur erregistratu du Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburuaren agerraldia, eta azalpenak eman beharko ditu bere sailak Navalen inguruko parte hartze publikoari buruz egin duen txostenean.
“Txosten hori ikusita, ez dirudi Eusko Jaurlaritza Navalen sartzearen alde dagoenik; aitzitik, sartzea baztertua du, edo atzeratzeko asmoa du, eta horrek irtenbiderik gabe utziko du ontziola”, esan du Joserra Becerra Elkarrekin Podemoseko parlamentariak.
Ezkerreko euskal koalizioak salatu duenez, txostena presaka egina dago eta ez da zorrotza, ez baitu analizatzen Europan arlo horretan dagoen jurisprudentzia, ezta Europako beste herrialde batzuetan erreskate publikoa izan duten ontziolen kasurik ere.
“Txostena berandu dator”, esan du Becerrak, eta honela jarraitu du: “Orain dela urtebete pasa egina egon behar zuen, Europako Batzordea Eusko Jaurlaritzaren jardunaz interesatu zenean”.
Urriaren 11n, Legebiltzarreko Osokoak Legez besteko Proposamen bat onartu zuen, eta hartan, 4. puntuan, premiaz eskatzen zitzaion “ahalik eta lasterrena txosten bat egiteko, zertarako eta aztertzeko ikuspegi juridiko, ekonomiko eta industrial batetik administrazio publikoek Navalen aktiboak erostea, eta artikulatzeko, sektore pribatuarekin batean, alternatiba bat haren bideragarritasun industrial eta ekonomikoa bermatuko duena”.
Horregatik guztiagatik, Elkarrekin Podemosek uste du “Tapiak azalpenak eman behar dituela lehenbailehen Legebiltzarrean, zerbait egiteko denbora bukatzen ari da eta”.