Hezkuntzako sailburu izandakoei galdera egin die Elkarrekin Podemosek ea nola ez zuten eragotzi eskoletako jantokietako catering enpresek prezioak adostea

-Elkarrekin Podemosek salatu duenez, Eusko Jaurlaritzak catering enpresen lehia eragozten duen homologazio sistema bat asmatu zuen; enpresek, horrela, merkatua banatzen zuten, eta prezio handiagoak kobratzen eskoletako menuengatik.

-“Gainera, hemezortzi milioi euroko isuna, lehiaren euskal auzitegiak ipinitakoa catering enpresei, ez da bidegabeki ateratako etekina estaltzeko adinakoa”, esan du Elkarrekin Podemoseko Joserra Becerra parlamentariak, gaur, ikerketa batzordean.

Elkarrekin Podemosek salatu egin du Eusko Jaurlaritzak ez duela ezer egin eskola jantokietako catering enpresek prezioak hitzartzen zituztela ikusita; zeren eta, “gaur hona datozen hezkuntza sailburuen erabaki politikoei esker, markatua elkarrekin banatu eta enpresak bidegabeki aberastu ziren”, esan du Elkarrekin Podemoseko Joserra Becerra parlamentariak, eta hauxe gaineratu du: “Nire taldeak eskatzen du sailburu izandakoek har dezatela erantzukizuna beren gain eta azaldu dezatela zergatik ez zuten deus egin.

Euskal ezkerren koalizioak esan duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Gorenak eta Lehiaren Euskal Agintzaritzak dagoeneko frogatu dute zerbitzua hartu zuten enpresek prezioak hitzartu zituztela etekin handiagoa ateratzeko. Becerrak nabarmendu duenez, “bidegabeki irabazi zutena segur asko handiagoa izan da ezarri zaien isuna baino, 18 milioi euro”.

Elkarrekin Podemosek esan duenez, agerraldia egin duten sailburu ohi guztien aldian sistema hau indarrean egon denean, enpresek ezin zuten muga hori gainditu, eta ez hori bakarrik, menuen kalitatearen eta prezioaren kaltean ere joan da familientzat.

“Guretzat egiaztatua gelditu da enpresak aberastu egin direla diru publikoaren bizkar, eta, gainera, zergak ordaintzen dituztenen kaltean ez ezik familien kaltean ere joan dela”.

Horregatik, Elkarrekin Podemosek proposamen bat egin du aurrera begira: eskolako jantokiak era deszentralizatuan kudeatzeko aukera ematea, nola eta menuak hotzean jateko edo momentuan bertan egiteko aukera ematen duten sukaldeen bitartez. “Proposamen horrekin, ikastetxeek kalitatea irabaziko dute bai janari aldetik eta bai gardentasuna kudeaketa aldetik”, esan du amaieran Elkarrekin Podemoseko parlamentariak.