MTV-ko ikuskizunetarako kudeaketan gardentasuna falta da

·       Oposizioak Alkatetza batzordea biltzera behartu du MTV-EMAk antolatutako ekintzen gaineko iluntasuna dela-eta.

·       Udalak emango dio musika-ekitaldiari urtean auzoetako jaiei emandako diruaren bikoitza.

Datorren astean Barakaldon ospatuko den MTV-EMA ekitaldia dela-eta, Irabazik horri lotutako ekintzen gardentasuna eskatu dio Udalari.  Oposizioko taldeek Udalak MTVko ekitaldiei 220.000€ bideratuko dituela jakin ostean, ostegun arratsaldean argitaratutako dekretu baten eta prentsaren bitartez, Alkatetza batzordea biltzera behartu dute.

Ezker Anitza-IU, EQUO-Berdeak eta Independenteez osatutako koalizioak, Barakaldon antolatuko diren ekintzen gaineko “benetako eta unean-uneko informazioa” eman dezala esan dio Udalari. Irabaziko bozeramaileak salatu du oposizioko taldeek eta auzo zein dendari elkarteek informazioa “tantaka eta prentsaren bitartez” jaso dutela. “Gobernu taldeak segurtasun-neurriak prentsari aditzera eman dizkio elkarteei eta oposizioari jakinarazi baino lehen”, adierazi du Eder Alvarezek. Horrexegatik beragatik eta EAJren gelditasuna dela-eta, oposizioko alderdiek, elkarrekin adostuta, informazio batzordea egitera behartu diote gobernu taldeari azalpenak eman ditzan.

“EAJk gehiegikeria eta zarrastelkeria hutsean bihurtu ditu MTV-EMArekin zerikusia duten ekintza guztiak” esan du Alvarezek. Gogorarazi du Irabazik igandean dagoeneko salatu zuela Udalak 220.000€ emango dizkiola MTVko ekintzei, “auzoek jaiak ospatzeko urtean jasotzen dutenaren bikoitza”.

Irabaziko bozeramaileak esan du Barakaldoko EAJk “gure udalerria konpartsakide bihurtu duela Herriko Plazan kontzertu garesti baten truke”. “Barakaldok 220.000€ baino gehiago ordainduko du garbiketan, polizia operatiboan eta era guztietako eragozpenetan”, gaineratu du Alvarezek