- Loïc Alejandro, EQUO Berdeak alderdiaren Donostiako zinegotzia, EQUOren kobozeramailetza federalerako hautagaia da
Datorren asteburuan EQUO alderdi berdeak IV. Batzar Federala egingo du Madrilen, “El futuro es verde” lemapean—. Alderdi politikoak era berean 2019ko hauteskundeei begira bere estrategia politikoa eta bere hauteskunde-proposamenen zirriborro bat onartuko ditu.
Gainera, gaur alderdi politikoaren organo exekutiboetarako bozketa egiteko epea hasi da, eta organoak datozen bi urteetarako berrituko dira; datorren igandean, hilaren 21ean, emaitzak ezagutuko dira.
Kobozeramailetza, EQUOren estatutuen arabera, emakume batek eta gizon batek osatuko dute, eta bertan parte hartzeko bost hautagai aurkeztu dira, hautagai horien artean hainbat kargu hautetsi egonik. Horrela, emakumeen kobozeramailetzan hautagaiak honako hauek dira: Carmen Molina, diputatu andaluziarra eta EQUO Andaluziako kobozeramailea; eta María Antonia Gómez, EQUO Murtziako egungo kobozeramailea; eta gizonezko kobozeramaile izateko honako hauek aurkeztu dira: Loïc Alejandro, EQUOren zinegotzia Donostian; Nicolás Paz, EQUOren zinegotzia Jerten; eta Sindo Rubín, EQUO Asturiaseko koordinazio-mahaiko kidea.
Bestalde, Batzorde Exekutibo Federalerako afiliatuek sei emakume eta sei gizon hautatu behar dituzte aurkeztu diren 27 hautagaitzetatik. Hautagaien artean Edurne Baranda dago, EQUO Berdeak alderdiaren Ekintza Politikoko taldeko kide aktiboa.