Bilboko etxerik ez duten pertsonen bizitza baldintzak hobetzeko bi mozio

Udalberri koalizioak erroldatze sozialean sartzeko irizpeak malgutzea eskatuko du eta atsedena saihesten duen edozein hesi arkitektoniko desagertaraztea

Orain urtebete, Podemos, Ezker Anitza- IU eta Equo Berdeak osatutako koalizioak proposamen bat defendatu zuen, etxerik ez duten pertsonen edo bizitegi-bazterkeriako egoeran daudenen erroldatzean sartzeko aukera bermatzeko helburuarekin. Orduko hartan ez zuten akordio eraginkorrik lortu, “baina argi geratu zen interes partekatu bat zegoela erroldatze sozialaren hobekuntzan aurrera egiteko”.

Lan egiteko irekitasun hori berriz ere eskaini zen jendaurrean, joan den iraileko osoko bilkuran, Gizarte Ekintzaren Arloaren ardura duen zinegotziaren eskutik. Horregatik proposamen hau ekartzeko erabakia hartu du UdalBerrik. Bertan, erroldatze-prozesua benetan has dadin Udalerriari lotzeko aldia hiru hilabetetik hilabete batera murriztearen beharra azpimarratzen da. Horrez gain, bete beharreko baldintzak lehen elkarrizketatik informatu beharra zehazki ezartzea eta lan-plana egokitzea erabiltzaile bakoitzaren bizi-errealitatera.

Hezi arkitektonikoak ezabatzea

Zentzu honetan, UdalBerrik bigarren proposamen bat defendatuko du urriko osoko bilkuran, hain zuzen ere etxerik gabeko pertsonen atsedena saihesten edo zailtzen duen edozein hesi arkitektonikoekin bukatzeko.

UdalBerritik  esan dute ziur daudela etxerik gabeko pertsonen egoera ez dela errealitate estruktural bat, eta horregatik hirian pertsona guztiek etxea edukitzeko lan egiten jarraituko dutela, jakin badakitelako errealitatea oso bestelakoa dela gaur egun.  “Defendatzen duguna gune publiko malgu eta integratzailea sustatuko duen hiri- plangintzako eredua da, zeinean pertsona bakar bat ere ez den sentituko bere hirian kanporatua edo desplazatua. Horretarako beharrezkoa da, etxegabeak eragozteko edo desplazatzeko sortutako arkitekturari bizkarra ematea, hala nola pertsona bakarreko bankuak, guneak ixteko nabarrak edota eztenak zintarrietan ekiditzea“, azaldu du koalizioaren bozemaileak, Carmen Muñoz-ek.