Eusko Legebiltzarrak onartu du Euskadiko airearen kalitatea hobetzeko proposamena

Elkarrekin Podemosen dugun legebiltzarkide José Ramón Becerrak airearen kalitateari buruz defendatutako mozioa aurrera atera da.

Euskal udalerri askotako herritarrak kezkatuta daude arnasten duten airearen kalitatea dela-eta. Beren osasuna arriskuan dagoela uste dute, eta EQUO Berdeak alderdian bat gatoz kezka horrekin. Gure ustez Eusko Jaurlaritza ez da bere gain hartzen ari arnasten dugun airea osasungarria izan dadila bermatzeko erantzukizuna, eta Ingurumen Saila ere ez da kutsadura-mailak ongi neurtzen ari.

Gainera, haien arteko koordinazioa desegokia da.

Airearen kalitatea kontrolatzeko sarearen neurketak eta atmosfera-kutsadurako gertakarien aurreko jardun-protokoloak hobetzeko, Gobernuari honako hauek eskatu dizkiogu, proposatutako eta azkenean onartutako mozioan:

-jendeak arnasten duen airearen kalitatea une oro egokia dela bermatzeko, Legeak ezarritako jardun-protokoloak eta planak martxan jarriz.

-herritarren kutsadurarekiko esposizio-mailei buruzko informazio osoa eta egiazkoa emateko, denbora errealean.

Hona hemen José Ramón Becerra gure legebiltzarkidearen agerraldi osoa