Auzotarrek adierazitako kexen ondorioz, kutsadura-kasuak izaten direnean pertsonen osasuna bermatzeko kontrol-neurri espezifikoak eskatuko ditu UdalBerri koalizioak
Kutsadura atmosferikoko kasuak izaten direnean biztanleen osasuna bermatzeko jardun-protokoloak hobetzea eta eguneratzea eskatuko du Ahal dugu, Ezker Anitza – IU eta Equo Berdeak alderdiek osatutako koalizioak iraileko osoko bilkuran. Horregatik, UdalBerritik udalari eskatuko diote Eusko Jaurlaritzari airearen kalitate egokia berma dezala, airearen narriaduran eragiten duten faktoreen kontrol zorrotz baten bidez eta herritarrei iristen zaien informazioari dagokionez gardentasun handiagoa izatearen bidez.
Udal-talde honek uste du beharrezkoa dela Euskadiko Airearen Kalitate Sarearen parametroak eguneratzea, OMEren gomendioak kontuan izanda, eta erakunde independente bat izan dadila airearen kalitatearen kontrol-kabinen kopurua, kokapena eta neurketa-parametroak erabakiko dituena. Era berean, uste du beharrezkoa dela ildo horretan erabateko gardentasuna izatea eta gure hiriko airearen kalitatean neurketa guztiak publiko egin daitezela.
UdalBerriko bozeramaile Carmen Muñozek gogorarazi duenez, kutsadura atmosferikoak milaka pertsonaren heriotza eragiten du gure herrietan. “Herritarren babes-maila handiena bermatzen duten jarraibideak eta protokoloak ezartzeko erantzukizuna dute botere publikoek. Ezin da entzungor egin izaten ari diren protestekin, herritarrek egiazko kezka baitute beren osasunaren gaineko ondorioengatik. Horregatik, inplikazio handiagoa behar da, eta batez ere koordinazio handiagoa, erakunde guztien artean gure proposamenean eskatzen dugun aire kontrol handiago horren bidez”.