Mugikortasun-politika jasangarri eta eraginkorren aldeko apustua egiten dugu

EQUOtik eta bat egindako taldeetatik egungoaz bestelakoa eta jasangarriagoa den mugikortasun baten aldeko apustua egiten dugu. Hori egungo eredua aldatuz lor daiteke, egungo ereduak pertsonen osasunean eragin negatiboak, eta hirietako kutsadura eta auto-pilaketa sortzen baititu. Horrelaxe ari dira aplikatzen EQUOren kargu hautetsiak, Mugikortasunaren Europako Astearen ospakizuna dela medio. Ildo horretan, gogoratu behar dugu atmosferaren kutsadurak 93.000 lagun ingururen heriotza goiztiarra eragin duela Espainian hamarkada batean. Nitrogeno-dioxidoa soilik, 6.085 heriotza saihesgarriren errudun izan da urtero Espainian.

Horregatik, beharrezkoa da mugikortasun jasangarria premia handiarekin sustatzea, egungo ereduaren aldaketaren bitartez, pertsonen osasunean eragin negatibo ugari, hirietako kutsadura eta auto-pilaketa, petrolioarekiko energia-mendetasuna eta gure ordainketa-balantzaren defizita sortzen baititu. Horrekin batera, beharrezkoa da kutsatzen ez duen garraio publikoko moduetaranzko eredu-aldaketa bat sustatzea, ibilgailu partekatuen erabilera sustatuz.

Euskadin, gure zinegotzi Óscar Fernándezen eskutik, IRABAZI-GANAR (IU/EQUO) udal-taldeak udal-gobernuari leporatu dio Gasteizek mugikortasun jasangarriaren alorrean nazioarteko lidergoa galdu izana. Nahita egindako galera da, izan ere, Oscar Fernándezek dioenez, “alkateak ez du sinesten herritarrek eta korporazioak sinatutako Mugikortasun Itunean, eta nahiago du Eusko Jaurlaritzatik inposatzen diren proiektuak garatu”. Era berean, Bilbon, gure zinegotzi eta Udalberri Bilbao en Común taldeko bozeramaile Carmen Muñozek hiriko Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Planarekin bat egin zuen Mugikortasun Jasangarriaren aldeko Ituna sinatuz. “Plan honetan 3 urtez lan egin dugu, eta Udalberri proiektuarekiko konpromiso handia hartu duen taldeetako bat eta ekarpen gehien egin dituena izan da. Komunikabide guztietan eta Jaurlaritzaren aldetik gehien azpimarratu dena zera da, genero-ikuspegiak funtsezko zeregina betetzen duela Planean eta hori garatzeko plan espezifiko bat garatzen ari direla”, adierazi du Muñozek.

Era berean, Donostian mugikortasun jasangarriko politikak egin dira Loïc Alejandro zinegotziaren eskutik. Hemen kontsulta ditzakezu. Gainera, Legazpiko Udalak aho batez onartu duen mozio baten bitartez Ogasun Ministerioari eskatzen zaio Toki Ogasunak arautzen dituen Legearen 95.6 artikulua alda dezala; artikulu horretan, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren kuotaren hobaria mugatzen da, % 75era. EQUO Berdeak-ek Irabazi Legazpin duen zinegotziak, Alberto Bezunartea jaunak, defendatutako ekimen honen bitartez, ibilgailu elektrikoen kasuan, kuota horren hobariak % 100era igotzea lortu nahi da.

Barakaldon, koalizioaren barruan, udalerria Bizikletaren aldeko Hirien Sareari atxikitzeko mozio bat aurkeztu genuen. “Legealdi osoan lanean jardun dugu bizikletaren erabilera sustatzeko eta udalerria ingurumenarekiko atseginagoa izango den mugikortasunera egokitzeko”, adierazi du han gure zinegotzi Ramón Sánchezek.

Debagoiena eskualdean, non Eskoriatza bilduta dagoen, gure zinegotzi Rafa Bernalen salaketari esker, autobusen maiztasuna handitzea eskatu da.