Bilboko Ur Partzuergoaren Batzar Orokorrera ez gara joango, protesta gisa

Behean sinatzen dutenak, Santurtzi, Durango, Barakaldo eta Sestaoko zinegotziak eta Bilboko Ur Partzuergoan udal horien ordezkariak izanik, ez dira joango Partzuergoak irailean egingo duen Batzar Orokorrera.

Batzar horretan aurreikusita dago Partzuergoaren presidentea eta Udal Sareak SAren zuzendaritza-batzordea hautatzea, bana bertaratu behar dutenei bidalitako dokumentazioan ez da inolako proposamen zehatzik agertzen, eta zuzendaritza-kargu horiek okupatzeko aurkezten diren pertsonen izenak ez dira aipatzen.

Gai-zerrendan dauden gaiei buruz aldez aurretik informaziorik ez ematea onartezina da. “Zuzendaritza-kargu berrien hautaketa egingo dela aldez aurretik ez adieraztea eta, behin prozesua hasi ondoren, ezagutzen ez ditugun proposamenak eta era berean ezagutzen ez ditugun pertsonak bozkatzera joan behar izatea, ez da onargarria”, adierazi dute sinatzen duten guztiek.

Bilboko Ur Partzuergoan dauden gehiengoek ahalbidetuko dute proposamenak, hura edozein izanik ere, bere onespena zurtatuta izatea, baina Bilboko Ur Partzuergoaren eta Udal Sareak SAren egungo zuzendaritzek aldez aurretik prozesuaren eta proposamenaren berri eman behar zuten, gaia “proposamena batzarrean aurkeztuko da” soil batekin amaitutzat eman ordez. Sinatzen dutenek ordezkatzen dituzten talde politikoek uste dute dagokion informaziorik gabe euren batzarren aurrean ezin dituztela eztabaidatzeko gaiak azaldu, eta ezin dutela jarrera komun bat adostu ondoren denok gauza bera bozkatzeko.

Arrazoi horiek kontuan izanik aho batez erabaki da Bilboko Ur Partzuergoaren Batzar Orokorrean ez parte hartzea, kargua uzten duen zuzendaritzak inolako gardentasunik gabe egin dituen jardunen aurrean protesta egiteko. Zuzendaritza berriari eskatzen diogu inola ere laguntzen ez duten eta hain hermetikoak diren prozedurak zuzentzea eta egoera hori berriz ere ez gertatzea. “Udaletako ordezkariak, batez ere EAEko alderdi nagusietakoak (EAJ eta PSE) ez bagara, udal-ordezkaritzako kuoten arabera nahitaez egon behar duen “betegarri” saihestezintzat jotzen gaituzte. Azken jardun hau, bozkatzeko deialdi bat bidaltzea gaiari buruzko inolako informaziorik gabe, horren adibide da”, kexatu dira.