Asteburu honetako Perseiden ozar-izarrarekin kointzidituz
Hazten ari den arazoa dugu argi-kutsadura, eta beste ondorio batzuk izateaz gain, Perseidak ikusi ahal izatea saihestuko du leku askotan.
Euskadin, argi naturaleko ordu gutxiago dituzten inguruko beste herrialde batzuena baino askoz ere handiagoa da argi-intentsitatea, esaterako Alemaniarekin edo Europako iparraldeko beste herrialde batzuekin alderatzen badugu. Haatik, oraindik ez dira neurri benetan eraginkorrak hartu egoera horri aurre egiteko.
Ildo horretan, EQUO Berdeak taldeak uste du gaueko argiteria arautzen duen lege bat behar duela euskal erkidegoak. Izapidetze-prozesu betean dagoen Administrazio Publikoen Jasangarritasun Energetikoaren legean biltzen diren hiri-argiak arrazionalizatzeko neurriak urrats egokia dira norabide horretan, baina ez dira nahikoak. Ildo horretan, alderdi berdeak uste du dekretu espezifiko batekin osatu beharko litzatekeela araudia, non irizpide gehigarriak kontuan hartuko diren. “Udalerrien faktura elektrikoak nahiko litzatekeena baino gastu askoz ere handiagoa dira, eta Europarekin parekatu beharko ginateke”, azpimarratu du Jose Ramon Becerrak, legerako zuzenketak landu dituen Elkarrekin Podemos barruko EQUO Berdeak taldeko legebiltzarkideak.
Energia- eta diru-xahuketaz gain, justifikaziorik gabeko gehiegizko argiak pertsonen osasuna eta izakien ziklo biologiko naturala hartzen ditu eraginpean. EQUO Berdeak taldean neurri gabeko argi artifizialak eragiten dituen alboko ondorio negatiboei buruzko kontzientziazioan ari dira lanean.
Ildo horretan, alderdi berdeak gogorarazten du argi-kutsadurak mehatxatu egiten dituela, halaber, argiarekiko sentsibleak diren espezieak eta haien habitatak, ekosistemak aldatzen dituela eta ondorio negatiboak dituela biodibertsitatean