Bergarari buruzko azterlan sozioekonomiko osatugabea

Irabazi Bergaratik gure gaitzespena agertzen dugu azterlan sozioekonomiko dagokionez, eta gure gaitzespena agertu nahi dugu, halaber, EAJ-PSE gobernuaren jarrera suntsikorrari dagokionez, erabat itxita agertzen baita gobernu hori bere eskema zahar eta anakronikoekin uztartzen ez den guztiarekin.

750. urteurrenaren mahaiak azterlan soziekonomiko bat egiteko bideratutako eskaera zela-eta, EAJ-PSE gobernuak, mahai teknikoarekin batera, zirriborro bat aurkeztu zuen, eta gure ekarpenak egin genizkion zirriborro horri oposizioko taldeek. Irabazi Bergarak (Ezker Anitza-IU, Equo eta Independenteak) udal-talde guztiek egindako ekarpen guztiak onartu ditu, eta gobernuak, aldiz, ez du jarrera bera izan Irabazik egindako ekarpenekin.

Ekonomia-batzordean, EAJko zinegotzi eta batzordeko presidente Sabino Azkaratek jakinarazi zigun ez zituztela gure ekarpenak onartzen, horretarako argumentutzat erabilita horrelako azterlanen izaera orokorrak ez dituela irizpide ekologikoak biltzen.

Azterlan horri egindako gure ekarpenekiko EAJ-PSE gobernuak erakutsitako mespretxuaren aurrean, Irabazi Bergarak uste du gobernuaren jarrera, akats nabarmena izatez gain, errespetu-falta dela gurekiko, eta horrekin batera, Bergarako herriari soilik egiten diola kalte.

Irabazik uste du azterlan hori herren dagoela, ez baititu ingurumenarekin lotutako hainbat alderdi kontuan hartzen, hala nola: biodibertsitateari erreserbatutako gunea definitzea, elikagaien eta energiaren arloan subiranotasuna lortzeko Bergarak dituen aukerei buruzko azterlan bat egitea eta Bergararen norabidea definitzea, herritarren artean egitekoak eta beharrezkoak diren debateak zehaztuta etorkizuneko jokaleku posibleak aztertzeko. Uste dugu gobernuak 24.000 euro jorratuko dituela osatugabea izango den azterlan batean. Logikari jarraikiz, altxor publikoko dirua jorratu behar bada, pentsatzekoa da azterlan osatuago eta egungoago bat egin beharko litzatekeela, gaiaren garrantzia kontuan izanda.

Irabazi Bergaratik gure gaitzespena agertzen dugu azterlan sozioekonomiko horri dagokionez, eta gure gaitzespena agertu nahi dugu, halaber, EAJ-PSE gobernuaren jarrera suntsikorrari dagokionez, erabat itxita agertzen baita gobernu hori bere eskema zahar eta anakronikoekin uztartzen ez den guztiarekin.