Lan prekarietatearen aurkako kanpaina Donostian

  • EQUO Berdeak, Ezker Anitza-IU eta Podemos alderdiok lan-prekarietatearen aurkako kanpaina abiarazi dugu Donostian eta egoera horri aurre egiteko neurriak proposatu ditugu
  • Ahalik eta fronte zabalena eratu behar dugu hirian dagoen aberastasuna modu ekitatiboan banatzearen alde”

Raisa Garcíak, Amaia Martinek eta Iosu del Moralek –EQUO Berdeak, Ezker Anitza-IU eta Podemos Donostia alderdietako ordezkariak dira, hurrenez hurren– lan-prekarietatearen aurkako kanpaina baten berri eman dute Donostian; hiru alderdiek batera prestatu dute kanpaina.

Hiru alderdi politikoetako ordezkariek adierazi dutenez, langabeziak behera egin duen arren, “distira guztiak ez dira urre”, izan ere, lan-prekarietatea egiturazkoa bihurtu baita; errealitateak agerian uzten du jende askoren lan-egoera erabat prekarioa dela.

Egoera horren aurrean, Equo Berdeak, Ezker Anitza-IU eta Podemos Donostia alderdiek kalera ateratzea erabaki dute, lan-prekarietatea salatzeko. Horretarako, informazio-liburuxka bat prestatu dute egoera salatzeko, eta egoerari aurre egiteko hainbat neurri proposatu dituzte, argi baitute “beharrezkoa dela ahalik eta fronte zabalena eratzea hirian dagoen aberastasuna modu ekitatiboan banatzearen alde”.

Lan-prekarietateren aurka borrokatzeko neurrien artean, honako hauek nabarmendu dituzte: lan-iruzurrari aurre egitea udaltzaingoaren eta lan-ikuskaritzaren arteko lankidetza-hitzarmen baten bitartez; kontratazio publikoan ahalik eta klausula sozial gehien txertatzea; diru-laguntza publikoak enplegu duina sustatzera bideratzea; edo hainbat zerbitzu publiko zuzenean kudeatzea, hala nola etxez etxeko laguntza, kale-garbiketa edo beste batzuk.

Era berean, irailetik aurrera kanpaina indartu egingo dute, jardunaldiak antolatuta, eta webgune bat ere sortu dute, kanpainaren edukia kontsultatu ahal izateko: www.landuinaSOStrabajodigno.org