- #PlastikorikEZ kanpaina abiarazi du alderdi berdeak, orain arte hartutako neurriei eta etorkizuneko proposamenei buruzko informazioa emateko
EQUO alderdiak udaletan, autonomia-erkidegoetan, estatu osoan eta Europan dituen hautetsiek plastikoaren kontsumoa murriztera bideratutako politikak bultzatuko dituzte beren lurraldeetan. Hori ondorioztatzen da alderdi berdeak #PlastikorikEZ lemapean egindako kanpainaren harira, zeinean jada hartutako neurriak eta etorkizunerako aukerak aurkezten dituen.
Horrela, karguek agerian uzten dute plastikoaren kontsumo masiboak eragiten duen egungo arazo kezkagarria. “Fronte ugari ditu zabalik plastikoek eragindako kutsaduraren aurkako borrokak. Jatorriko murrizketa bultzatu behar dute erakundeek, ez baitago beste konponbide sakonik ingurumenean horrenbeste plastiko uzten jarraitzea saihesteko”, argudiatu du EQUO alderdiko kobozeramaile eta diputatu Juantxo Lopez de Uraldek.
Ildo horretan, Lege Proposamen bat aurkeztu zuen Kongresuan duela hilabete bat Lopez de Uraldek, erabilera bakarreko plastikoak murrizteko. Merkatuan jartzen diren erabilera bakarreko plastikoen kantitatea jatorrian murriztea azpimarratzen du proposamenak, baita plastikozko ontzien birziklatzea ere, 2030ean % 100eko birziklatzera iristeko.
Era berean, Europako Alderdi Berdeak, zeinaren barruan bilduta dauden EQUO alderdia eta alderdi horretako eurodiputatu Florent Marcellesi, eskaera bat abiarazi du supermerkatuei eskatzeko gurekin lan egin dezatela erabilera bakarreko plastikoen aurka, beren dendetan eta salgaien garraioan erabiltzen dituzten plastikozko ontzien kantitatea murrizteko. Kanpaina abiarazi zenetik 1.000 sinadura ari dira lortzen egunero, eta 12.000ra iritsi dira jada.
Udalerriak ere zenbait ekimen burutzen ari dira erabilera bakarreko plastikoei buruz kontzientziatzeko.
Donostian zenbait zuzenketa proposatu dira gure zinegotzi Loïc Alejandroren bidez gure ozeanoetan plastikoaren inpaktua murrizteko eta, hori horrela, Donostiako Udalari eskatzen zaio neurri lagungarriak bultza ditzala plastikozko ur-botilak erabat desagerrarazteko ostalaritzan zein eraikin publikoetan. Era berean, ontziei buruzko lege bat onartzea, zeinean neurriak ezarriko diren produktuen gehiegizko ontziratzea saihesteko, eta San Markos mankomunitatearekin batera Gordailu, Itzulketa eta Berrerabilera Sistema bat ezartzeko lan egiteko konpromisoa.
Irabazi koalizioko Barakaldoko zinegotzi Ramon Sanchez EQUO Berdeak taldeko ordezkaria da Zero Zabor Bizkaia Plataforman, eta bertatik lan egin du plastikoa murrizteko kanpaina batean, kanpaina hainbat udalerritan aurkeztutako mozio batekin amaituz. Barakaldon, zehazki, mozioa onartzea lortu zuen.
Gasteizen, Oscar Fernandezek mozio bat aurkeztu zuen Gasteizko ostalaritza-establezimenduetan kanilako uraren kontsumoa bultzatzeko, plastikozko botilen kontsumoa murrizteko helburuarekin. Eta Bilbon Carmen Muñozek ere ildo bereko beste mozio bat defendatu du, eta onartu egin da.