Tecnaliak Argentinan izan duen jarduna salatzen dugu, 300 pertsona kaleratzea ekarri baitu

Tecnaliak, Eusko Jaurlaritzak partaidetu eta zuzendutako euskal korporazioak, Argentinako Industria Teknologiako Institutu Nazionala pribatizatzeko plana landu du, eta horrek 300 lagun baino gehiago kaleratzea ekarri du eta 52 ikerketa-zentroren itxiera ekar dezake. José Ramón Becerrak salatu du Eusko Legebiltzarrean, Kontroleko Osoko Bilkuran, eta azalpenak eman ditzala eskatu dio Lehendakariari.

Baina Eusko Jaurlaritzak ez du erantzukizunik hartu nahi bere gain, herrialde hartan komunikabideek eta Mauricio Macriren Gobernuaren politika neoliberal eta antisozialen ondorioz erabat jipoituta dagoen gizarteak Tecnaliaren jarduna gogor kritikatu duten arren. Eusko Jaurlaritzak, Arantxa Tapiaren bitartez, Tecnaliaren txostena prozesuaren eragile izan denik ukatu du, eta gainera Eusko Jaurlaritza Tecnalia Fundaziotik bereizten saiatu da.

Hona hemen Becerraren mintzaldia: