Bilbon energia berriztagarriak sustatzearen alde

UdalBerri taldetik erregai fosilen kontsumoa baztertzearen beharra defendatzen dugu ingurumenaren hobekuntzarako

Podemosek, Ezker Anitza – IUk eta Equo Berdeek osatutako koalizioak Bilbon energia berriztagarriak sustatzeari buruzko proposamena defendatuko du ekaineko osoko bilkuran energiarekiko mendetasuna murrizteko asmoarekin.

Murrizketa hau egingo litzateke energia elektriko eta/edo termiko berriztagarrien sistemak ezarriz udal eraikinetan eta elektrizitate-horniduraren kontratazio-pleguetan, hornitzen den elektrizitatearen % 100ek jatorri berriztagarria duela egiaztatzeko betekizuna eskatuz.

Halaber, udal-taldeak proposatzen du batzorde bat sortzea, energia berriztagarriak sustatzeko udal-eskumenetatik ezar daitezkeen politika fiskaleko balizko neurriak eta finantza-laguntzak azter ditzan sei hilabeteko epean. Azkenik, proposamenak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio EAEn autokontsumo partekatua baimentzeko beharrezko erregelamentazioa berehala gara dezala.

Carmen Muñoz, UdalBerri-Bilbao en Común udal-taldeko bozeramaileak, errepikatu du administrazio publikoek oinarrizko zeregina bete behar dutela klima-aldaketaren aurka borrokatzeko neurrien ezarpenean herritarren erreferentzia gisa. “Udalak, herritarrekiko hurbilen dauden erakundeak direnez gero, mota horretako praktiketan oinarrizko erreferentzia bihurtu behar dira. Behar beharrezkoa da energia berriztagarrien sistemak ezartzea, ingurumen-kalitatean hobekuntza handia ekarriz, erregai fosilen kontsumoa baztertuko duelako, eta ingurumen-inpaktu txikiko energia berriztagarriko iturriekin ordeztuz”.