Podemos, Ezker Anitza –IU eta Equo Berdeak osotutako koalizioaren ustez, beste behingoz EAJ buru duen eta PSE-EE-k babesten duen udal-gobernu honek ustezko itun politiko bat proposatzen die herritarrei bizkar emanez.
UdalBerriren ustez ez da Bilbok bi abiadura izatea, baizik eta aurkako noranzkoetan doala. “Gehiegizko inbertsioa hartzen duten erdialdeko auzoak ditugu alde batetik, turismoarentzat glamour handiko guneak izanik, eta bestetik, aldiz, goialdeko auzo baino gehiago, kanpoko begiradatik eta propaganda mediatikotik ezkutatutako auzoak ditugu. Nola azaldu behar dugu, orduan, gure hiri saritu honetan, auzoen arteko izugarrizko aldeak egotea bizi-itxaropenari dagokionez? Eta hori Bilboko herritarren artean batez besteko errentari dagokionez dauden desparekotasun itzelak ez aipatzearren”.
Horregatik guztiagatik, udal-talde honek ez du sinatuko alkatetzak proposatutako ituna. “Horrela, Bilboko Auzo Elkarteen Federazioaren hitz doiak gure eginez, ezetz esaten dugu, zeren eta Aburto jaunak planteatzen duena zera baita auzorik gabeko auzoen aldeko itun bat, ez besterik”.
UdalBerriren esanetan, gutxienekoen dokumentu bat proposatzen dute, herritarrei bizkar emanda idatzitakoa, eta ekintzaren bat edo auzo-proiekturen bat zehazten badu ere, ez du funtsean dokumentua legitimatzen duen ezein aurrekontu-partidarik konprometitzen. “Itun elektoralista bat da, marketin politikoko kea dariona, besterik ez”.
Gobernutik itun politiko bertikal bat proposatzen dutela salatzen du koalizioak. “EAJk eta PSEk beste behin erakusten dute ez dutela ulertzen herritarren parte-hartzearen funtsezko elementuetako bat: lan-dinamiken horizontaltasuna”.
UdalBerrik oso argi dauka: “Bilboko auzotarrek asko dute esateko, auzo-elkarteek iritzi asko dute emateko. Zergatik ez ditu, orduan, gobernu honek kontsultatu eta entzun nahi izan hasieratik? Argi eta garbi, Aburto jaunari eta haren gobernuari ez zaielako interesatzen auzoetan bizi den jendeak zer iritzi duen jakitea”.
Udal-gobernu honek bere jarrera aldatzea espero du UdalBerrik, eta dagozkion erantzukizunak bere gain hartzea, eta horretarako zer gutxiago entzuten hastea baino, gure hiriko auzoetako elkarte-sare osoaren ikuspegia eta esperientzia kontuan izanda.
Bien bitartean, UdalBerri – Bilbao en Común alderditik borrokan jarraituko dute eskubide guztien alde, pertsona guztientzat eta auzo guztietan!