Elkarrekin Podemos alderdiko gure legebiltzarkide José Ramón Becerrak Eusko Jaurlaritzari gaitzetsi dio Vitoria-Gasteizerako Mugikortasun Plan batean lagundu izana, baina herritarrek ez dute parte hartu plan horretan, eta, horregatik, bizilagun asko aurka daude. “Modu planifikatuan, koordinatuan eta adostasunez jardun ordez, Udalak eta Eusko Jaurlaritzak “proiektu izarrekin” esku hartu dute. Proiektu horiek honako hauek dira, besteak beste: tranbia zabaltzea, autobusen garajeak, trenbidea lurperatzea edo autobus elektrikoak izan dituen aldaketak. Ez dago mugikortasunari buruzko ikuspegi globalik, ikuspegi integratzailerik ez duten proiektu solteak baizik”, kexatu da Becerra.
Hemen daude haren hitzak: