Ramón Sanchezek gogorarazi du: Lorategi Botanikoaren eraberritzea ekaitz-andelaren ordaina da

Irabazi Barakaldok esan du Lorategi Botanikoa eraberrituko dela Bilbo Bizkaia Ur Partzuergoak Udalarekin adostutako funtsekin, “Galindoko ekaitz-andelaren eraikuntzaren truke”. Obrak 4 urte iraungo du, baita milaka metro kubikoen lur erauzketa ekarri ere.

Ezker Anitza-IU, EQUO-Berdeak eta Independenteez osatutako koalizioak adierazi du parkearen eraberritzea dagoeneko iragarri duela gobernu taldeak: “gaurkoa bigarrena da, gutxienez; bien bitartean, EAJk oraindik ez du ekaitz-andelaren lanen inguruko informaziorik eman”. BBUPren Irabazi Barakaldoko ordezkaria, Ramon Sanchez, gogorarazi du koalizioa izan dela azpiegitura erraldoiaren inguruko nondik-norako guztiak azaldu duena, “baita egin ere, auzo-elkarte eta Partzuergoko teknikarien arteko bi ordu baino gehiagoko bilera”. Zinegotziaren aburuz, “bidegabekeria da EAJk kanpaina egiteko obra jakin batzuk erabiltzea, barakaldarrentzako deserosoak direnak ezkutatuta”.

Azkenik, Sanchezek hemeroteka mahai gainean jarri du: koalizioak Lorategi Botanikoaren utzikeria salatu zuen 2017an; horren aurrean, gobernu taldeak eguzkiaren eta gizalegearen kontrako ekintzen ondorioa zela argudiatu zuen.

“Arrazoia genuen, agerian geratu baita utzikeria erabaki politikoen emaitza baino ez zela”, baieztatu du Sanchezek.