Gaur, maiatzaren 16an, Eusko Legebiltzarrean egin da Elkarrekin Podemoseko gure parlamentari José Ramón Becerrak eskatutako Euskadin otso iberikoa babesteari buruzko agerraldietako lehena.
Gure asmoa da eztabaida lasai eta kontziliatzaile bat hastea, inplikatutako ahots guztiak entzutea eta alde guztien beharrei erantzutea. Argi utzi nahi dugu espezie horren defentsa eta babesa guztiontzako aukera bat dela, eta ez mehatxu bat, abeltzainek dioten moduan. Egoeraren kudeaketa oker batek kaltetu ditu abeltzainak.
Aukera egongo da esperientzia arrakastatsuak ezagutzeko, otsoaren eta nekazaritzako eta abeltzaintzako jardueren eta landa-turismoaren arteko elkarbizitzarako aukera eman dutenak. “Otso iberikoa desagertzeko arriskuan dagoen espeziea da, eta babestu egin behar da oreka ekologikoa iraunarazteko duen garrantziagatik. Ahots adituak entzun behar ditugu, baita inplikatutako alderdi guztiak ere”, azpimarratu du Becerrak.
Agerraldien txanda irekitzeko, Eladio Fernández Galiano izan dugu, Europako Kontseiluko aditua. Legebiltzarrari gomendatu dio eztabaida gidatzea, otsoa mehatxatutako espezieen euskal katalogoan sartu ahal izateko, alderdi guztiei entzunda eta Euskadiko Otsoaren plana eratuta.
Hona hemen haren agerraldi osoa: