- IRABAZI Gasteiz ez dago ados ikastetxeetako patioak ibilgailuak aparkatzeko erabiltzearekin, Udaltzaingoak proposatu duen moduan
Oscar Fernándezek IRABAZI-GANAR (IU/EQUO) taldearen zenbait ekarpen aurkeztu ditu, Gasteizko ikastetxeen aurrean sortzen diren ibilgailuen ilara bikoitzak desagerraraztea xede dutenak. Talde berdeko zinegotziak adierazi du konponbidea dela zirkulazio-kodea errespetatzea; horrenbestez, ibilgailuei ez zaie utzi behar bigarren ilaran aparkatzen. “Ez gatoz bat agindu politiko bati jarraituz Udaltzaingoak aplikatzen duen permisibitatearekin”, adierazi du Fernándezek. “Eskatzen dugu zirkulazio-kodea bete dadila eta ilara bikoitzak desagerraraziko dituzten neurriak aplika daitezela”, azaldu du zinegotziak.
Horrez gain, IRABAZI-GANAR (IU/EQUO) taldeak uste du ikastetxeen inguruko kaleetako segurtasuna areagotu behar dela. Horretarako, ekintza hauek proposatzen ditu: trafikoa mugatzea puntako orduetan, ikastetxeetarako eskola-bide seguruak ezartzea guraso elkarteen eta boluntarioen laguntzarekin, eta ikastetxeen ateetaraino joateko autoaz besteko alternatibak ematea (esaterako, garraio publikoa indartzea edo ibilgailuak horretarako gaitutako lekuetan aparkatzeko jarraibideak ematea).
Azkenik, IRABAZI-GANAR (IU/EQUO) taldeak erabat gaitzesten du jolaserako patioa aparkaleku gisa erabiltzeko proposamena, Sailak eginiko planean jasotakoa.