- EQUO Berdeak taldea, animaliak babesteko elkarteekin eta beste kolektibo sozial batzuekin batera, Animaliak Babesteari buruzko 6/1993 Legea aldatzeko Lege-proposamena prestatzen ari da.
- Legebiltzarrean uda iritsi baino lehen aurkeztuko da eta alderdi ekologistakoek espero dute testu berriak, izaki bizidunekiko defentsa- eta errespetu-sentsibilitate sozial berrietara hobeto egokitzen denak, legebiltzar-talde guztien babesa lortuko duela.
EQUO berdeak taldearen ustez, Guggenheimek bere barnean hartuko duen erakusketak, hots, bisitarien begien aurrean bizirik dauden eta batak bestea “jatera” behartutako narrasti, anfibio eta intsektuen kaiolak, agerian uzten du euskal legeria eguneratzeko premia larria dagoela. Lege bat dagoen arren, horrelako ekitaldiak egiten dira oraindik ere, animaliei eraso egiten dietenak. Horrek erakusten du araudiak argitasun eta sendotasun handiagoz ezarri behar duela arau-urratzaileentzat zehapenak ekarriko dituzten jokabideak zeintzuk diren.
EQUO Berdeak taldea, animaliak babesteko elkarteekin eta beste kolektibo sozial batzuekin batera, Animaliak Babesteari buruzko 6/1993 Legea aldatzeko Lege-proposamena prestatzen ari da.
Proposamena Eusko Legebiltzarrean aurkeztuko da Elkarrekin Podemosen bitartez, uda iritsi baino lehen, eta talde guztien babesa lortzen saiatuko dira. Alderdi ekologistakoek espero dute testu berriak, izaki bizidunekiko defentsa- eta errespetu-sentsibilitate sozial berrietara hobeto egokitzen denak, Eusko Legebiltzar osoaren babesa lortuko duela.
Alderdi ekologistaren ustez, Gugenheimeko erakusketaren kasuan animaliekiko babesa eta errespetua artisten adierazpen-askatasunaren mende geratzen da, eta ez du horrela izan behar. “Animalia batzuk beren habitata ez den eta haientzat egokituta ez dagoen barrunbe batean sartzea, ikuskizun gisa batak bestea jateko helburuarekin, tratu txarren kasu bat da argi eta garbi, eta ezin du adierazpen-askatasunean babestu”.
EQUO Berdeak taldeak animalien erabilera eta esplotazioarengatik azkenaldian jarri izan diren salaketekin bat egiten du, eta ostiralerako Museoaren aurrean deitutako elkarretaratzean parte hartuko du.