Erabateko ezegonkortasun-egoeran dauden EUSTATeko 100 langileen alde

Gure taldeko José Ramón Becerra legebiltzarkideak Eusko Jaurlaritzari aurpegiratu dio EUSTAT Euskal Estatistika Erakundeko langileak ezegonkortasun-egoeran dituela. Jarraitutasunik gabe egiten dute lan (gehienez 3 eta 6 hilabetez urtean), eta, aldi berean, lana azpikontratatu egiten da.“Langileek ez dute egonkortasunik, ez lanean ez familia-bizitzan; ez dakite urteko zein garaitan lan egin beharko duten, eta egindako lanarengatik bakarrik kotizatzen dute Gizarte Segurantzan. Horrenbestez, erretiratzen direnean ere ezegonkortasun-egoeran jarraituko dute, pentsio eskasa jasoko baitute”, esan du Becerrak.

Elkarrekin Podemosen barruko EQUO Berdeak taldeko legebiltzarkideak salatu du Jaurlaritzak 3 milioi baino gehiago erabiltzen dituela inkestak azpikontratatzeko, eta bitartean 100 pertsona dituela lanik egin gabe urte erdiz. “Lana kanpora ateratzeak langileei ordaintzearen bikoitza balio du”.

Jaurlaritzari eskatu dio erantzun diezaiela langileen eskaerei eta egoera honi amaiera emateko eskatzen duen Legebiltzarraren erabakiari. “Ez dituzte duintasunez tratatzen langile publikoak, ez dituzte betetzen legeak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren eskakizunak, eta diru publikoa xahutzen dute behar ez diren azpikontratazio garestietan. Zer-nolako “gobernantza publikoa” da hori?

Lehen esku-hartzearen ondoren, Jaurlaritzan ez dute begi onez ikusi osoko bilkuren aretoan dauden langileen txalo-zaparrada, eta Jaurlaritzaren ordezkariak esan dio Becerrari “txaloak lortu nahi dituela”. Becerrak hau erantzun dio: “Ez da egia. Ez ditut txaloak lortu nahi. Zuen konpromisoa lortu nahi dut, sindikatuekin negoziatzen hasteko eta lan-baldintza negargarri horiek ez ezartzeko”.

Hemen bere erantzun osoa: