Krisialdia hasi zenetik, 25.000 gazte inguru, goi-mailako ikasketak eta kualifikazio handia dituztenak, atzerrira joan dira, lan egiteko edo profesionalki garatzeko aukera baten bila, hemen ez baitzuten halakorik.
Euskal gizarteak pertsona horiek behar ditu, baina gaur-gaurkoz haietako asko ez dira itzuli. Europako beste herrialde batzuetako ardurazko lanpostuetan daude eta oso zaila da haiek itzultzea besteren konturako kontratuekin; izan ere, Euskadiko soldata- eta lan-baldintzak askoz ere okerragoak dira gure inguruko herrialde gehienetakoak baino. Hori dela eta, Elkarrekin Podemosek azpimarratu du, giza kapital hori erakartzeko, orain arte izan ez duten ekintzailetzarako aukera eman behar zaiela. “Ezagutza eta gaitasun handiak dituzte, baina baita Euskadin aurrera egin dezaketen eta etorkizuneko enpresa bihur daitezkeen ideiak ere”, esan du Becerrak.
Onetsitako ebazpen honen bidez, Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio ekintzailetza-ekimenak erakartzeko programa “indartzeko eta osatzeko” Euskadiko 2020 Ekintzailetzako Erakunde Arteko Planaren barnean. Horretarako, EAEra itzuli nahi duten pertsonei laguntzeko ekintza gehiago prestatu beharko dira.