Jardunaldia Gasteizen : “Gizartea Eraldatzen Hiri Erkidean oinarrituta”

Maiatzaren 8an, Gasteizen, Nesi Clima foroaren barruan, Europako Fundazio Berdeak (GEF) eta EQUO Fundazioak, EQUO Berdeak eta Irabazi Gasteizen lankidetzarekin, “Gizartea Eraldatzen Hiri Erkidean oinarrituta” jardunaldia egingo dugu.

Bai energia berriztagarriaren, tokiko ekoizpenaren eta kulturaren eremuetan edo beste hainbat eremutan, oso ekimen partizipatibo itxaropentsuak sortzen ari dira hirietan. Mugimendu horiek udal gobernu progresistekin sinergian, oso eragile garrantzitsua bihurtzen ari dira gizarte jasangarri bateranzko eraldakuntzan.

Euskal hiriburuan egingo dugun jardunaldi horretan, hainbat hiri espainiarretan garatzen diren esperientziak ezagutuko ditugu. Era berean, zinegotzi berde Dirk Holemans-en eskutik, Gante hiri belgiarreko esperientziak ikusiko ditugu, udal-erakundeen eta herritarren ekimenen arteko lankidetzako adibide enblematikoenetako bat osatzen baitute. Horretaz gain, gai horretan munduan dagoen aditu handienetako bat ere gurekin izango da, Christian Iaione, Laboratory for the Governance of the Commons erakundeko zuzendaria.

Jardunaldian bi mahainguru izango dira: bata herritarren mugimenduen ikuspegitik antolatua egongo da; eta bestea administrazioaren ikuspegitik, ekimen hauek bultzatzeko modua aztertzeko.

Jardunaldi honekin gogoeta kolektibo bat egin nahi dugu: hirien hiri-gobernantza eta administrazioen eta herritargo aktiboaren arteko lankidetza horren mugak eta funtzioak.

Topaketa interesgarri honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Global Hub for the Common Good erakundeak antolatutako Foro Nesi Climaren barruan gauzatuko da, eta hurrengo egunean ere jarraipena izango du, maiatzaren 9an, ekonomia berriei eta aldaketa klimatikoaren aurka egiten duten ekarpenari buruzko saio batekin. Egitarau osoa eta izen-ematea, hemen.