EQUO Berdeak taldea gustura dago Eusko Legebiltzarrean aho batez onetsi zirelako akuiferoak frackingetik gehiago babesteko neurriak. 2015ean, Eusko Legebiltzarrak erauzketa-praktika polemiko horren aurkako lege bat onetsi zuen, 100.000 euskal herritarren sinaduren babesarekin. Ondoren, Konstituzio Auzitegiak legearen bi artikulu baliogabetu zituen. EQUO Berdeak taldekook sententzia hori errespetatu beste aukerarik ez badugu ere, ez gaude ados. Horregatik, beharrezkotzat jotzen genuen Jaurlaritzak frackingaren erabileraren kontra hartu duen konpromisoa berrestea, eta hala eskatu genuen duela hilabete batzuk.
Oraingoan Eusko Legebiltzarrak berritu du haustura hidraulikoaren kontrako eta 2015eko Legea onestea ahalbidetu zuen herritarren jarreraren aldeko bere konpromisoa.
EQUO Berdeak taldeak beharrezkotzat jotzen du frackingaren kontrako adostasun hori zabaltzea Eusko Jaurlaritzaren energia-politikako beste arlo batzuetara, hala nola gas naturalaren alde egiten duen apustu zaharkitura. Lanean jarraituko dugu euskal energia-politika aurrezpenerantz, eraginkortasunerantz eta energia berriztagarrien garapen deszentralizaturantz bideratzeko.
Hala adierazi zuen Elkarrekin Podemos taldearen barruko gure legebiltzarkide José Ramón Becerrak osoko bilkuran: