- Irabazik bilera antolatu du Barakaldoko auzo elkarte eta talde ekologisten eta Ur Partzuergoko teknikarien artean
- Ezkerreko koalizioaren arabera, helburua da Galindoko ekaitz-andelaren inguruko “zalantza guztiak argitzea”. Irabazik gogorarazi du, lanen iraupena 4 urte baino gehiagokoa izango dela eta 58 milioi euroko kostua izango dela.
Irabazi Barakaldok bilera antolatu du gaur Barakaldoko auzo elkarte eta talde ekologisten eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko teknikarien artean Galindoko ekaitz-andelaren proiektuaren inguruko “zalantza guztiak argitzeko”. Topaketa hori Irabaziren eskakizunari zor zaio eta BBUPko Bilboko egoitzan burutuko da, Albiako eraikinean.
2016tik Ezker Anitza-IU, EQUI-Berdeak eta Independenteez osatutako koalizioak ekaitz-andelaren inguruko informazioa eman du, proiektuaren lehenengo planoak izan zuen bezain laster.
Irabaziko zinegotzia eta BBUPeko Asanbladako ordezkaria den Ramon Sanchezek partzuergoko teknikarien disposizioa eskertu du, “informazioa helarazten saiatu eta lana erraztu baitigute, EAJren azpijoko politikoen gainetik”. Sanchezek gogorarazi du teknikariek adierazi zietela alkatesak udal taldeei informazioa helaraziko ziela urtarrilean, “eta oraindik zain gaude”.
Zinegotziaren ustez, “tamalgarria da egunero gardentasuna ahoan dutenek Barakaldoko lan garrantzitsuena izango denaren inguruan informazioa ezkutatzea; bai alderdi politikoei, baita herritarrei ere”.