Apirilaren 22an Lurraren Egunaren ospakizuna
- Talde ekologistak adierazi duenez Eusko Jaurlaritzak azaltzen duen aldaketa klimatikoa murrizteko eta hartara egokitzeko “konpromisoak” talka egiten du aurrez aurre gobernuaren estrategia energetikoarekin.
- Erraustegiak, urpeko konexio elektrikoak, gas gehiago, abiadura handiko trenbide gehiago, isurketen hazkundea, industriaguneetako airearen kutsadura… Euskadik jasaten dituen mehatxuetako batzuk dira.
Ingande honetan, apirilaren 22an, EQUO Berdeak alderdiak Lurraren Eguna ─planetaren ingurugiro-arazoei dagokienez kontzientzia komun bat sortzeko eguna─ ospatuko du, baina kezkatuta ospatuko du. Talde ekologistarentzat Eusko Jaurlaritzak ingurumenaren arloan agertzen duen anbizio urria trantsizio energetikoa atzeratzen ari da, aldaketa klimatikoari aurre egiteko nahitaezkoa den arren.
EQUO Berdeak alderdiarentzat ez dira nahikoak Eusko Jaurlaritzak planteatutako inrtenbide teknikoak, eta anbizio urrikoak dira gainera. Talde ekologistaren ustez irtenbide horiek beste hainbat ekimenekin uztartuta egon behar dute: lurraren nekazaritza-, industria- eta baso-erabileren eta bizimoduen aldaketa sakonak; ekonomia zirkularra bultzatuko duten politikak indartzea, hondakinak murriztuz eta hondakin horiek merkatuan lehengai gisa berriz sartuz, bai eta energia berriztagarrien eta garbien aldeko apustu benetako eta erabakigarria eginez, bai eta kontsumoaren murrizketa ere energia zikinak murriztuz.
Eusko Jaurlaritzak azaltzen duen aldaketa klimatikoa murrizteko eta hartara egokitzeko “konpromisoak” talka egiten du aurrez aurre gobernuaren estrategia energetikoarekin eta Lakuan hartutako beste hainbat erabakirekin. Erraustegiak, urpeko konexio elektrikoak, gas gehiago, abiadura handiko trenbide gehiago, isurketen hazkundea, industriaguneetako airearen kutsadura, ekosistemen eta biodibertsitatearen babes urria… euskal komunitateak jasaten dituen ingurugiro-mehatxu eta inpaktuetako batzuk dira.
Apirilaren 22 honetan, planetari omenaldia egiteko eta Lurra bizileku eta ama gisa aitotzeko egunean, EQUO Berdeak taldeak Eusko Jaurlaritzari ingurugiroarekiko ahalegin handiagoak eta benetako inplikazioa eskatzen dio. “Planetaren muga ekologikoak politika guztietan txertatzeko premia errebindikatzen jarraitzen dugu. Euskadik ezin du aldaketa klimatikoaren aurkako legearen zain egon. Lehentasuna izan beharko luke Eusko Jaurlaritzarentzat. Jokoan dago planetaren osasuna eta, beraz, gure osasuna”: adierazi du EQUO Berdeak taldeko kobozeramaile Erika Martínezek.
Bere aldetik, Ramón Sanchez kobozeramailearentzat, “erronka honi sendotasunez aurre egitea euskal gizartearen kezkari erantzuna ematea da, izan ere euskal gizarteak daukan ingurugiro-heldutasuna da Eusko Jaurlaritzak ez duena. Horrela geratu da frogatuta Prospekzio Soziologikoko Kabinetearen azken azterlanaren ondoren. Inkestatutakoek hainbat ekimen eskatu zituzten, hala nola, kontsumo energetikoaren murrizketa, energia berriztagarrien garapena edo garraio publikoaren bultzada, gure alderdiak behin eta berriz egiten dituen eskaera berberak, alegia, Eusko Jaurlaritzak beharrezko premiaz eta lehentasunez hartzen ez dituenak”.