- 2010az geroztik Eusko Jaurlaritzako langileen eskubideak murrizten dituen Dekretua indargabetzea defendatzen du Elkarrekin Podemosek
- “Ezinbestekoa da murrizketa horiek leheneratzea. Murrizketak aplikatzeko aitzakia aurrekontuarena izan zen, eta orain da egoera leheneratzeko unea”, adierazi du Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkide eta EQUO Berdeak-eko kide Joserra Becerrak.
Elkarrekin Podemosek salatu duenez, euskal langile publikoek murrizketa drastiko eta bidegabeak jasan dituzte beren lan baldintzetan 2010az geroztik: soldatak txikitzea, egun libreak eta aparteko pagak kentzea, eta lanaldiak gehitzea, besteak beste.
8/2010 Errege Lege Dekretua herrialde honetako funtzionarioek pairatu duten erosahalmen-galera handienaren erantzulea da. Ez da inor libratu. Irakasleekin, epaile eta fiskalekin, eta osasun arloko langileekin hasi eta segurtasun indarrekin buka.
“Eusko Jaularitzak, lege bidegabe horiek txintik ere esan gabe onartzeaz gain, lege horietan ezarritakoak baino murrizketa gehiago aplikatu zituen”, Becerrak salatu duenez, eta honako hau gehitu du: “murrizketa bidegabe horiek leheneratzen hasi nahi dugu gure ofentsiba sozialarekin”.
EAJk bi aurpegi oso desberdinekin jardun duela uste du Elkarrekin Podemosek: alde batetik, komeni zitzaizkion murrizketak onartu ditu eta, bestetik Estatuak Euskadiren antolaketa ahalmenean eta autogobernuan izandako injerentzia salatu du, 2018ko euskal kontuen konstituziokontrakotasun-errekurtsoarekin gertatu den bezala.
“Gaur EAJk erabaki egin behar du Rajoyrekin eta 2018ko Estatuko haren Aurrekontu Orokorrekin dagoen, edo euskal langileekin dagoen. Bukatu dira erdizka ibiltzea eta bi karta sortarekin jokatzea”, azpimarratu du amaitzeko Becerrak.