Barakaldo Bizikletaren Aldeko Hirien Sarean sartzea eskatzen dugu

Bizikletaren Nazioarteko Egunean, koalizioak aditzera eman du Osoko Bilkurara eramango duen proposamena “udalerriak bizikletan eta oinez ibiltzea bezalako mugikortasun osasungarrien aldeko politikak garatzeko”. “Mugikortasun Plana aspaldi aurkeztu behar izan zuen gobernu taldeak”, hori ez dagoen bitartean Irabazik mahai gainean jarri du “Barakaldo jasangarriago eta osasuntsuago batean oinarritutako higikortasuna hobetzeko proposamena”.

Irabazik Barakaldo Bizikletaren Aldeko Hirien Sarean sartzeko mozioa eramango du Osoko Bilkurara, koalizioak Bizikletaren Nazioarteko Egunean aditzera eman duenez. Ezker Anitza-IU, EQUO-Berdeak eta Independenteez osatutako koalizioaren bozeramailearen arabera, Sarean sartzeak esan nahi du “proiektua martxan jartzeko beste hirien arteko elkarlanean eta esperientzien trukaketan oinarritutako laguntza teknikoa izatea”.

Horrez gain, atxikimenduak ahalbidetuko luke bizilagunek ‘Bizierregistro’ erreminta erabiltzea. Ramon Sanchezek, Irabaziko zinegotziak, azaldu duenez, “horren bitartez, barakaldarrek euren txirrindula erregistratuko lukete zerrenda bat osatzeko, era honetan galdutako ibilgailuen eta agertutakoen lista sortuko genuke”. “Horri esker, lapurtutako bizikleten merkataritza ilegala zailduko eta galdutako bizikletak topatzeko lagungarria ere izango litzateke”.

“Bizikletaren Aldeko Hirien Sarearen helburua hirien arteko dinamika sortzea da, txirrindularien zirkulazioaren segurtasuna bermatzeko, batez ere hiriguneetan”, adierazi dute zinegotziek. “Elkarteak jardunaldi teknikoak ere antolatu ditu Estatuan esperientzien elkar trukaketa egiteko, FEMP-ekin batera”, azaldu du Alvarezek, “hiru lan-talde daude, inplikazio maila borondatezkoa da, sare-sozialetan eta euren webgunean ekimenak sustatzen dituzte eta bide-hezkuntzaren zein azpiegituren inguruko zalantzak argitu ere”. “Horrez gain, badu erakundeetan ordezkaritza; Kongresuko Bizikletaren mahaian, TZNan edo Bizikletako Barometroan, hain zuzen”, gaineratu du.

“Legegintzaldian bizikletaren sustapenenaren alde lan egin dugu, udalerriaren mugikortasun jasangarria bultzatuz, ingurumena zainduz”, dio Sanchezek. “Mugikortasun Plana aspaldi aurkeztu behar izan zuen gobernu taldeak, hori ez dagoen bitartean, Irabazik mahai gainean jarri du Barakaldo jasangarriago eta osasuntsuago batean oinarritutako higikortasuna hobetzeko proposamena”, adierazi du zinegotziak, “herrirako erreminta oso garrantzitsua baita”.