EQUO Berdeak taldearen eta Ahal Dugu Euskadi koalizioaren arteko bilera
EQUO Berdeak taldeak Ahal Dugu Euskadi koalizioari helarazi dionez, pozik dago bi erakundeek Euskadin batera hasitako bidearekin, eta datorren urteko hauteskundeei begira elkarrekin eta batuta lan egiteko asmoa adierazi dio.
Alderdi berdeak bilera izan du gaur goizean Ahal Dugu Euskadirekin alderdi moreak Gasteizen duen egoitzan, eta giro ireki eta lankidetzazkoan garatu da elkarraldia. EQUO Berdeak taldeko ordezkaritza izan da bertan, Erika Martinez eta Ramon Sanchez kobozeramaileak buru zituela, eta Euskadik bizi duen egungo egoera politiko, sozial, ekonomiko eta ingurumen-arlokoaren azterketa eta diagnostikoa partekatu dute bileran, eta etorkizuneko erronkei nola egin behar zaien aurre ere jorratu dute.
Bere batzarrei dagozkion kontsultak egiteko beharrezko dituen erritmoak azaldu dizkio alderdi berdeak Ahal Dugu Euskadiri.
Kobozeramaileez gain, Euskadiko Koordinazio Mahaiko kideek osatu dute ordezkaritza berdea, hala nola Stella Maris Garciak, baita hautetsien sarearen koordinatzaile Veronica Juzgadok ere