EQUOtik adierazi nahi dugu kezkatuta gaudela salbuespen demokratikoko egoerarekin, horri Kataluniako Parlament-eko kideen azken atxiloketak gaineratuta. Uste dugu errepresioa ez dela arazo politikoak konpontzeko bidea, izan ere arazoek batasun, askatasun eta hurbilketa esparru batean elkarrizketan jardutea eskatzen baitute.
Era berean, gure atsekabea adierazi nahi dugu Auzitegi Gorenak hartu duen azken erabakiari dagokionez, gure ustez neurriz kanpokoa delako, eta Kataluniarentzat eta Espainia osoarentzat atzerakada demokratikoa dakarrelako. Azken atxiloketek guztion eskubide eta askatasunetan dute eragina, eta erakunde demokratikoetako (adibidez Kataluniako Parlamentua, alderdi politikoak eta gizarte-erakundeak) kideen aurka irekitako kausei batzen zaizkie. Horiei guztiei gure elkartasuna adierazi nahi diegu.
Gure ustez, auto judizial hori ez da batere lagungarria Kataluniako eta Espainiako gizartean eragina duen eta herritarrengan eragina duten arazo urgenteagoen agenda politikoa etenda duen gatazka luze horri irtenbide logiko eta arrazoizkoa lortzeko.