Onartuta 30 ekarpen Bilboko Gobernuaren HAPO-ren aurrerapen proposamenean

Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Aurrerapenaren irizpideei buruz Gobernuak egin duen proposamenari 60 ekarpen aurkeztu dizkio UdalBerrik eta horietatik 30 onartu dizkiete. “Gure ustez, gure ekarpenek nabarmen hobetu dute Aurrerapenaren irizpideen dokumentua, irizpide berriak txertatu baititugu gure herriaren garapenerako oso garrantzitsua den dokumentu horretan”.

Baina, bestalde, euren zenbait ekarpen baztertu egin dituzte; zehazki, 30.

Bizilekuei dagokienez

  • Proposatzen den etxebizitza-garapenak ez dakar inolako konpromisorik alokairuko etxebizitza-parke publikoa sortzeko, egun dauden premiei erantzutearren.

  • Era berean, ez dago inolako konpromisorik hiriaren erdialdeko guneetan lortutako hirigintza-gainbalioekin gainerako auzoetako hiri-berroneratzea finantzatzeko.Gai hori funtsezkoa da guretzat. UdalBerritik zera eskatzen dugu, aberastasuna “hiri-elkartasuna”-ren bitartez banatzea, ez dadin erdialdea izan jarduerak erakartzeko gai den gune bakarra”.

Jarduera ekonomikoari dagokionez

  • Jarduera ekonomikoetarako gutxieneko lurzoruari eusteko konpromisorik hartu ez izana ere kezkagarria iruditzen zaie, lurzoru horretan hurbileko enplegua sortu ahal izateko.

Eta ekipamenduei dagokienez

  • Ez da hartu hiriko egungo ekipamenduen hornidurari eusteko konpromisorik, ezta zehaztasunik ezarri ere, eta kezkagarria da kolaizioaren ustez. “Guk zera nahi baitugu, gaur egun herritarren ongizaterako den lurzorua, hau da, hezkuntzaren arloan, osasunaren arloan, gizarte-etxeen arloan… erabiltzen den lurzorua horretarako izan dadila aurrerantzean ere, nahiz eta uneren batean jarduera bertan behera geratu”.