Loïc Alejandro: “Belartza 2ren hiri-aldaketan herritarren partaidetza bermatu behar da”

  • Zinegotzi berdeak, lehen topaketa baliagarria izan ez denez, bigarren bilera bat eskatzen du herritarrekin Donostiako Belartza 2ren hiri-aldaketari buruz hitz egiteko
  • Udalak ez zien garaiz jakinarazi eta ezta behar adinako hedapenarekin ere bileraren berri eraginpeko auzokideei

Loïc Alejandro Irabazi Donostiako zinegotzi berdeak, Belartza 2ren hiri-aldaketari buruzko bigarren deialdi bat eskatu du. Herritarren partaidetzarako deialdia ez da ez garaiz ez behar adinako hedapenarekin egin, zinegotziak saminez adierazi duenez, eta beste bilera bat eskatu du nahitaezko txosten guztiak espedientean txertatuta daudenean.

Alejandrok adierazpen horiek egin ditu Udal Gobernuak antolatutako hiritarren partaidetzako lehen bilera eta bakarrean parte hartu ondoren eta partaideen egonezina egiaztatu eta gero. “Bertaratutako asko kexu ziren bileraren antolamenduagatik, bai edukiagatik, bai eta izan zuen sustapen urriagatik ere. Gainera, jakinarazpena hain aldeaurre gutxirekin egin zenez, ez zegoen dokumentazioa aztertzeko astirik. Plan Orokorraren Aldaketa bat oso dokumentu tekniko konplexua da. Zazpi eguneko epea ez da nahikoa herritarrek xehetasunez aztertu ahal izan dezaten”, azaldu du Alejandrok.

Irabazi Donostia taldearentzat, “Udal Gobernuak alderdi horiek guztiak hobetu behar ditu eta deialdi horietan herritarren partaidetza bermatu”.

Loïc Alejandrok aurreratu du bere taldeak apirilean ekimen bat aurkeztuko duela prozesu hauek hobetzeko “. Lurzoruaren Legeak partaidetza-prozesu bat egiteko betebeharra ezartzen du, hasierako onespenaren aurretik, baina gure ustez nahitaezko txosten guztiak espedientean txertatu ondoren egin behar da hori. Aurkakoak zera dakar, herritarren partaidetza benetako eta eraginkorra lortzeko behar den informazioa mugatzea”.