EQUOk pentsio duinen aldeko mobilizazioak babesten ditu

Martxoaren 17rako, larunbata, Espainiako ehunka hiritan pentsio duinen aldeko mobilizazio masiboak deitu dira, Pentsio Sistema Publikoaren Defentsarako Estatuko Koordinakundeak antolatuta. Gure alderdiak mobilizazioak babesten ditu, izan ere gure ustez pentsioak Ongizate Estatuaren funtsezko zutabea dira.

Biztanleriaren zahartzea errealitate argia da, eta ez dugu arazo gisa ikusi behar, gure gizarteentzako erronka handi gisa baizik. Aukera bat eskaintzen digu eta aldi berean aldaketa sozial eta ekonomiko garrantzitsuak eskatzen ditu, hala nola gizarte-segurantzaren sistema birformulatzea, zaintzen artikulazio soziala edo menpenkotasunarekiko arreta. Horrez gain beharrezkoa da pertsonak, beren lan-bizitza amaitzen dutenean, bizi diren gizarteko kide aktiboak izaten jarraitzea, beren partaidetza sustatuz.

EQUOk proposatzen duena zera da, zahartze aktibo eta osasuntsurako estrategia bat bultzatzea, pertsona adindunek eremu guztietan parte hartzeari garrantzi berezia emanez, gizartean, kulturan, ekonomian eta politikan parte har dezaten. Era berean, kontribuzio-sistema indartzea proposatzen dugu eta fiskalitate berdetik eratorritako zergen bidez ekonomikoki osatzea; pentsio ez kontributiboak igotzea, batez ere emakumeek jasotzen dituztenak, pobrezia eta bazterketa-arriskua murrizteko; derrigorrezko jubilazio-adina berrikustea lanaren banaketaren eta lan-eskubideen printzipioen arabera, eta kaleratzeengatiko eta erregulazio-espedinteengatiko jubilazioak aurreratzeak dakartzan penalizazioak murriztea.

Horregatik guztiagatik, Unidos Podemos- En Comú Podem- En Marea Talde Konfederalak, non EQUO kokatuta dagoen, Kongresuan Lege Proposamen bat aurkeztu zuen pentsioak birbalorizatzeko eta jasangarritasun-faktorea ezabatzeko.

Pensiones EQUO infografía
Infografía sobre la situación de las pensiones