- Irabazik salatzen du Gobernuak gai hau Plan Orokor berriaren eztabaidatik atera izana, modu paraleloan eta premiaz izapidetzeko.
- Koalizioan EQUO Berdeak taldeak duen zinegotzi Oscar Fernándezek, benetako arazoei arretarik ez ematea leporatzen dio Udal Gobernuri: hirian hutsik dauden 10.000 etxebizitza.
Udal Gobernuak joan zen otsailean Hiri Ordenamendurako Plan Orokorraren aldaketa puntual bat idazteko izapideei ekin zien, etxebizitzen edo gelen erabilera baliabide turistiko gisa arautzeko. Gaur egun etxebizitza turistikoak debekatuta daude udal-arauetan eta gela turistikoak bakarrik baimentzen dira oso baldintza mugatuetan: etxebizitza kolektiboan goiko solairuak baldin badira, eta titularraren ohiko etxebizitza baldin bada eta 75m2 ez baditu gainditzen, ezta etxebizitzaren azaleraren % 50a ere.
IRABAZI-GANAR (IU/EQUO) taldeko zinegotzi Oscar Fernándezek gai horren inguruan galdetu dio Batzordean Hirigintzako Zinegotzi Delegatuari. Fernándezek bere kezka azaldu du Urtaranen taldeak etxebizitza turistikoen inplementazioa errazteko duen presagatik. Udala gaur egun Plan Orokorra berrikusten ari da berri bat idazteko asmotan, hiriaren egungo egoerari erantzuna ematearren. Hala eta guztiz ere, Gobernuak gai hau Plan Orokor berriaren eztabaidatik atera du paraleloki eta premiaz izapidetzearren.
Oscar Fernándezek batzordean gogorarazi duenez badira hirian 10.000 etxebizitza huts eta zinegotzi delegatuari adierazi dio, egoera horri erantzun beharrean, etxebizitza turistikoei erraztasunak ematea bultzatzea Vitoria-Gasteizen horren inguruko inolako arazorik ez dagoenean. “Erdigunean etxebizitza hutsen arazoa dago eta sakabanaketa-arazoa auzo berrietan, baina Gobernuak etxebizitza turistikoen errgulazioari ematen dio lehentasuna. Ez die arretarik ematen hiriko benetako arazoei”, adierazi du Fernándezek. “Vitoria-Gasteizen ez dago turistei ostatu emateko hotel-ahalmen arazorik. Batezbesteko okupazioa % 50ekoa da EUSTATen datuen arabera. Oso une jakin batzuetan bakarrik, adibidez Errege Kopa jokatu zenean, iristen dira okupazioak % 90etik gora.
IRABAZI-GANAR (IU/EQUO) taldeak ohartarazi du Ensanche auzoan etxebizitza turistikoen debekualdia ezabatzeak gentrifikazio arazo handi bat ekar dezakeela.