Zuhaitz gehiago Bilborako

  • UdalBerri – Bilbao en Común koalizioak mozio bat aurkeztu du etxebizitza berri bakoitzagatik lantzen diren zuhaitzak hiriaren perfierian ez landatzeko

Euskadiko Lurzoruaren eta Hirigintzaren Legeak ezartzen duenez planifikatzen den etxebizitza berri bakoitzeko zuhaitz bat landatzeko edo kontserbatzeko betebeharra dago. Hala eta guztiz ere, arau horrek ez du zehazten non egon behar duten zuhaitz horiek, eta horregatik askotan enpresa-eraikitzaileek hiriaren periferian landatzea erabakitzen dute.

Podemos, Ezker Anitza – IU eta Equo Berdeak osatutako koalizioak, Bilbon zuhaitz gutxi dagoela adierazi dute, eta horregatik eskatzen diote Udalari landatzeko edo matentzeko lege-betebehar hori gure kaleetan, plazaetan eta parkeetan gauzatzea. “Zuhaitzek gas kutsatzaileak xurgatzen dituzte eta hala, airearen kalitatea hobetzen laguntzen dute. Azken batean, hiriak bizitzeko leku osasungarriagoak bihurtzen dituzte”, azaldu du UdalBerriko bozeramaile Carmen Muñozek.

Hiri-espazio berdeetatik hurbil bizitzeak pertsonen osasun fisiko eta mentala hobe dezakeela egiaztatzen duten ikerketak badauden arren, Bilbon, hainbat txostenetan egiaztatu denez, ez dira betetzen ari jasangarritasun-parametroek markatutako gutxienekoak. Horregatik UdalBerri – Bilbao en Común taldearen ustez orain arte erabiltzen den irizpidea aldatzeko garaia da, hiriko zuhaitzen kopurua handitzeko, eta zuhaitzek eskaintzen dituzten onura ugariak aprobetxatu ahal izateko. Onura horien artean hiri-biodibertsitatearen gehikuntza nabarmentzen dute, natura-hondamendien arriskua murriztea eta kutsatzaileen iragazketa.