Fernándezek Gasteizko alkateari eta Eusko Jaurlaritzari eskatu die Eusko Legebiltzarraren borondatea bete dezatela

  • Legebiltzarrak onartu zuen kotxe-toki berriak Autobus Elektriko Adimendunaren hitzarmenean sartzea
  • Urtaranen ukoak hiriko mugikortasun-politikak oztopatuko ditu datozen hamarkadetan.

 

Oscar Fernándezek Gorka Urtaran alkateari eta Eusko Jaurlaritzari eskatu die berehala lanean jar daitezela TUVISAren kotxe-toki berrien eraikuntza Autobus Elektriko Adimendunaren hitzarmenean sartzeko, Gasteizko udalaren osoko bilkurak eta Eusko Legebiltzarrak onartu zuten bezala.

Gasteiz ezin da geratu garraio publikoaren elektrifikazioan aurrerantz egiteko ezinbestekoa den instalazio hori gabe. Hori legealdi honetan egingo den errakuntza handienetako bat izango litzateke eta mugikortasun-politikak oztopatuko lituzke datozen hamarkadetan.

Oscar Fernándezek gogor kritikatu du Urtaranek TUVISAren kotxe-toki berriei dagokienez azken aste hauetan izan duen jarrera. IRABAZIko (IU/EQUO) zinegotziarentzat, Gasteizko alkateak ezin du jarraitu kotxe-tokien aurkako titularrak sortzen. “Orain egin behar duena zera da, lanean jartzea kotxe-toki berriak errealitate bihur daitezen. Exijitzen dugu herritarrei 2016an eman zien hitza bete dezala, kotxe-toki berrien eta Autobus Elektriko Adimendunaren proiektuak elkartu beharra behin eta berriz aipatu zuenean”, adierazi du Fernándezek.

Fernándezek berriz ere dio ez dela posible egungo kotxe-tokietan Autobus Elektriko Adimenduna inplementatzea, gainezka eta zaharkituta daudelako.