Eurodiputatu Florent Marcellesik eta zinegotzi Oscar Fernándezek bilera beganoa

Gasteizek inguruko gainerako hiriei kultura beganoaren onurak erakutsi behar dizkie”: Marcellesi

EQUOko eurodiputatu Florent Marcellesik, azken egunotan komunikabideetan protagonista izan denak, beste aktibista batzuekin batera La Sexta kanaleko SALVADOS programan txerri-haztegietako praktika txarrak agerian jartzeagatik, Gasteizera egin duen bisitan adierazi du Arabako hiriburuak, VEG Friendly hiri gisa deklaratu dutenak, inguruko gainerako hiriei kultura beganoaren onurak erakutsi behar dizkiela. Marcellesik alternatiba horren onurak azpimarratu ditu.  “Ona da tokiko ekonomiarako. Turismo-sektorean, aukera horiek eskaintzen dituzten udalerriak gorantz doaz. Gero eta bisitari gehiagok elikadura-eskaintza kalitatezkoa eta jasangarria eskaintzen duten eta jatetxe begano eta begetarianoak dituzten tokiak aukeratzen dituzte. Gasteiz une honetan eredu horren buru da Euskadin”, adierazi du EQUOko eurodiputatuak. Marcellesik adierazi dituen beganismoaren onuren artean, haragi-kontsumoaren murrizketa nabarmentzen da, klima-aldaketaren eragin negatiboak eta pertsonen osasunaren gainekoak arintzen laguntzen baitu, Osasunaren Mundu Erakundeak adierazten duen bezala.

EQUO Berdeak-ek Irabazi Gasteiz-en duen zinegotzia eta Gasteiz VEG Friendly hiri izendatzeko deklarazioaren bultzatzailea izan den Oscar Fernándezekin bilera bat egin du Marcellesik. Veg Friendly deklarazio horrek dakartzan ekintzak inplementatzeko moduari buruz hitz egin dute bileran. Fernándezek gogorarazi du 2017an, udal-gobernuarekin akordio bat lortu ondoren, elikadura begano eta/edo begetarianoari buruzko aholkularitza-programa bat inplementatu zela eta 17 establezimenduk parte hartu zutela. Filosofia hori hirian inplementatzeko lehen esperientzia pilotu bat da, oso harrera ona izan du, eta hainbat taberna eta jatetxetan pintxo eta plater begetariano eta begano berriak eskaintzea ekarri du.

Oscar Fernández EQUO Berdeak-ek Irabazi Gasteiz-en duen zinegotziak zera adierazi du: “ekimen hori bultzatu dugu uste dugulako pertsona guztiek, baita beganoek eta begetarianoek ere, hiriko aisiaz eta ostalaritzaz gozatzeko eskubidea dutela. Gero eta jende gehiagok, osasuna zaintzeko edota kontzientziari jarraikiz, mota horretako dietak erabiltzen ditu. Gainera, dieta beganoa eta begetarianoa bultzatzea funtsezko urratsa da pertsonen osasuna hobetzeko eta klima-aldaketaren aurka borrokatzeko”, adierazi du, amaitzeko, Oscar Fernándezek.