Bilboko kale nagusietako bat, Autonomia kalea, oinezkoentzako bihurtzearen alde

  • Azterlan bat egitea eskatzen du koalizioak hiriko kale nagusietako bat eraldatzeko aukera aztertzeko.
  • Herritarrentzako parte-hartze prozesu bat zabaltzearen alde dago udal-taldea, azterlana daukagunean.

Ahal Dugu, Ezker Anitza–EB eta EQUO Berdeak taldeek osatutako koalizioak azterlan bat egitea eskatu du Autonomia kalea guztiz edo partzialki oinezkoentzako kale bihurtzeko aukerak aztertzeko, kontuan izanda Bilboko kale nagusietako bat dela Autonomia kalea, 1,3 kilometroko luzerarekin eta 25 metroko zabalerarekin.

UdalBerriko bozeramaile Carmen Muñozi kezka eragiten dio Autonomia kalearen egungo konfigurazioak, Errekalde eta Abando barrutien arteko hesi-lanak egiten baititu batzuetan, kaleak dituen neurriak kontuan izanda. “Uste dugu Errekalden mugikortasuna hobetzeko egiten ari diren lanak gaur egun Autonomia kaletik doan ibilgailuen trafikoa desbideratzeko edo desagerrarazteko aukera bat direla. Bilbo bateratuago bat eraikitzeko dugun aukera hau ezin dugu galdu”.

“Uste dugu hiriguneetan bizikidetza hobetzeko ezinbestekoa dela guneak oinezkoentzat bihurtzea. Bilbok ibiltzeko zenbat eta gune gehiago izan, orduan eta handiagoak izango dira komunitate osoan sortutako loturak. Horrela, Autonomia kalea oinezkoentzat bihurtuta, hiriko alde garrantzitsu horretako auzotarren ongizatea hobetuko litzateke, merkataritza txikiari lagunduz eta eguneroko zenbait jarduera sinple bezain garrantzitsu erraztuz, hala nola haurrek beren gizarte-loturak sendotu ahal izatea eskolara oinez joan badaitezke”, adierazi du Muñozek.

Azterlanaren emaitzak jakindakoan, parte-hartze prozesu bat zabalduko litzateke herritarrek beren iritziak eman eta ekarpenak egin ditzaten.