Donostiako Basozabalgo Plan Partzialaren nahierarako hirigintza salatzen dugu

  • Hirigintza-, ingurumen-, ekonomia- eta genero-arloko jasangarritasuna jokoz kanpo geratuko da Basozabalen

EQUO Berdeak, Ezker Anitza-EB eta Ahal Dugu Donostia taldeek, elkarrekin lan egin eta Basozabalgo Plan Partzialerako alegazioak aurkeztu ondoren, plana ezetsi dezatela eskatu diete udal-taldeei, eta plana erretira dezatela eskatu dute. “Nahierarako hirigintzaren adibide argi baten aurrean gaude, zeinean interes partikularrak interes publikoaren aurretik jartzen diren”, adierazi du Irabazi Donostia koalizio barruko EQUO Berdeak taldeko Loïc Alejandro zinegotziak.

2005eko hitzarmen batean oinarritzen da Plan Partziala, eta honako hutsune hauek ditu: ez du funtsezko txosten ekonomikorik; ez du jendaurrean erakusgai egon izanaren izapidea bete; enpresa etxegilea salbuetsita dago, legearen aurka, esparruaren eraikigarritasun haztatuaren % 15ari dagokion lurzorua udalari doan lagatzeaz; 2010eko Plan Orokorrean aurreikusitako “hiri trinkoaren” ereduaren aurka doa; ez du barnean hartzen genero-inpaktuko ebaluazio-azterlana.

Azken batean, jasangarritasuneko (hirigintzari, ingumenari, ekonomiari eta generoari gagozkiola betiere), eta hiri integratu eta orekatuko irizpideak, udalak zein Eusko Jaurlaritzak beren antolamendu-dokumentuetan ezartzen dituztenak, jozkoz kanpo geratzen dira Basozabalen. Ez da kontuan hartzen lurzoru gehiegi kontsumitzen dela etxebizitza gutxi eraikitzeko, gainerako hirietatik oso urrun arlo horretan, eta gainera, genero-inpaktu argi eta garbiak eragingo ditu. Hori dela-eta, EQUO Berdeak, Ezker Anitza-EB eta Ahal Dugu Donostia taldeek uste dute “nahierarako hirigintzaren” adibide garbia dela Basozabalgo Plan Partziala.