Autobus Elektriko Adimendunerako kotxe-toki berrien alde dago EQUO Berdeak taldea

  • Jose Ramon Becerra legebiltzarkideak Eusko Legebiltzarrean mozio bat erregistratu dela iragarri du, kotxe-toki berriak Autobus Elektriko Adimendunaren hitzarmen berrian sartzea eskatzen duen mozioa, hain zuzen ere
  • Oscar Fernandezek azpimarratu du Gasteizko alkate Gorka Urtaran herritarrak engainatzen ari dela, eta kotxe-toki berri horiek gabe Autobus Elektriko Adimenduna txapuza bat izango dela

Elkarrekin Podemos koalizio barruko EQUO Berdeak taldeko legebiltzarkide Jose Ramon Becerrak adierazi duenez, eta Autobus Elektriko Adimendunari buruz irailaren 2an, ostiralarekin, Arantza Tapia sailburuari egindako interpelazioaren ondorioz, mozio bat erregistratu du hilaren 15ean Legebiltzarreko osoko bilkuran eztabaidatua izan dadin. Ekimenean, kotxe-toki berrien proiektuan inplika dadila eskatzen zaio Eusko Jaurlaritzari, dagokion finantzaketa Autobus Elektriko Adimendunaren hitzarmenean sartuta –orain kanpoan daude– edo hitzarmen paralelo bat aktibatuta, bi proiektuak aldi berean gauzatzea ahalbidetuko duena.

Urtarrileko osoko bilkuran Oskar Fernandezek aurkeztutako ildo bereko mozioaren onarpenaren ondoren, Becerrak adierazi du gutxienez babes bera izatea espero duela, hau da EH Bildurena eta PPrena. “Proiektu honetan inplikatutako erakundeek eraginkorrak behar dute izan. Zentzugabekeria da orain 3 milioi euro jorratzea kotxe-toki berriak egiten direnean ezertarako balioko ez duen instalazio elektriko batean. Ez dugu nahi dirua bi aldiz gauza berean jorratu. Bi proiektuek elkarrekin hartuta joan behar dute”, Jose Ramon Becerrak adierazi duenez.

Tapia sailburuaren ustekabeko adierazpenak

Joan den ostiralean, Becerrak aurkeztutako interpelazioan, Tapia sailburuak, legebiltzarkide berdearen eskariari jaramonik ez egiteaz gain, adierazi zuen Gasteizko Udalak orain arte ez duela ezertan eskatu kotxe-toki berriak Autobus Elektriko Adimendunaren proiektuan sartzea. EQUO Berdeak taldearentzat, harrigarriak dira adierazpen horiek, Urtaranen kabinetatik betiere aurkakoa esan baitute, hau da, kotxe-toki berriak Autobus Elektriko Adimenduaren proiektuan sartzea udalak Eusko Jaurlaritzari egiten zion erreklamazio etengabea zela. Izan ere, alkateak berak jakinarazi zuen, 2016ko urrian, prentsa-ohar bidez, kotxe-toki berrien egikaritzapena proiektuan sartzea proposatuko zuela. “Egungoak zaharkituta daude eta BRTak premia tekniko oso konkretu batzuk ditu, nahitaez erantzun beharrekoak. Leku gehiago eta kargagune espezifikoak behar dituzte, esaterako”, azpimarratu zuen orduan udalburuak.

“Honekin frogatuta geratu da alkateak bere hitza jan duela eta ez dagoela harekin fidatzerik. Urtaranek badaki kotxe-toki elektrifikaturik gabe ez dela posible izango Autobus Elektriko Adimenduna martxan jartzea eta egungo kotxe-tokiak gainezka daudela eta ezin dutela beste autobusik hartu. Kotxe-toki berriak gabe, Autobus Elektriko Adimenduna txapuza bat izango da. Urtaranek nahiago du proiektu hori lehenbailehen inauguratu gauzak ondo egitea baino”, Oscar Fernandezek adierazi duenez.