Donostia eta Biarritz arteko itsas korridore ekologikoaren sorreran inplika dadila eskatzen diogu Donostiako Udalari

Irabazi Donostia taldeko EQUO Berdeak alderdiko Loïc Alejandro zinegotziak mozio bat aurkeztu du euskal kostaldearen babesari buruz, eta bertan Donostiako Udalaren inplikazioa eskatzen da Donostia eta Biarritz arteko itsas korridore ekologikoaren sorrera bultzatzeko.

Eusko Legebiltzarrak 2011ko otsailean onartu zuen 5/2011 legez besteko proposamena, gune hori sortzeari buruzkoa. Orain, Donostiako Udalari eskatzen zaio informazioa eska dezala Legebiltzarraren mandatu hori betetzeko egindako gestioei buruz.

2010. urtean, nazioarteko OCEANA elkarteak eta COBE Euskadiko Biologoen Elkarteak, EIBE Euskal Izurde eta Balezaleen Elkartearen laguntzarekin, Jaizkibel eta Ulia aurrealdeko urpeko itsas eremua Natura 2000 Sarearen barruan sartzeko proposamena aurkeztu zuten ofizialki, ingurune horretako balio ekologiko eta geologikoa gehitzeko, eta horrela babespeko itsas eremuen korridore bat sortzeko Txingudiko badiarekin eta euskal kostalderako Frantziako Gobernuak dituen proposamenekin. Honako hauek biltzen ditu korridore horrek:

• 11 gune babestu integratzea: 8 Hendaia eta Biarritz artean, eta 3 Donostia eta Hondarribia artean

• 113 itsas habitat eta 928 itsas espezie: babestutako 8 habitat eta 104 espezie

Elkarlanean aritzeko premia biltzen zuen proposamenak, gune horretarako egokienak diren babes-neurri eta -figurak zehazteko, kasuan kasu Natura 2000 Sarearen barruan sartuta. “Beharrezkoa da arlo horretan eskumena duten administrazioek gaia aztertzeko elkarrekin bilerak egitea. Horregatik, Donostiako Udalaren inplikazioa eskatzen dugu”, Alejandrok nabarmendu duenez.